Howard Becker

Howard Saul Becker (Chicago,Illinois, 1928ko apirilaren 18a - San Frantzisko, 2023ko abuztuaren 16a) Estatu Batuetako soziologoa bat izan zen. Bere ekarpen handienak desbiderakuntzaren soziologian, artearen soziologian eta musikaren soziologian egin zituen[1]. Outsiders (1963) bere lanik garrantzitsuetako da eta bertan garatu zuen bere etiketatze-teoria. Nahiz eta elkarrekintza sinbolikoaren edo gizarte-konstruktibismoaren korronteen barruan sartu izan, berak ez du bere burua inongo paradigman kokatzen. Chicagoko Unibertsitatean graduatua, Becker Chicagoko Soziologia Eskolako bigarren belaunaldiaren barruan kokatu ohi da, Erving Goffman eta Anselm Strauss-ekin batera.

Howard Becker

(2012)
Bizitza
JaiotzaChicago, 1928ko apirilaren 18a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaSan Frantzisko, 2023ko abuztuaren 16a (95 urte)
Hezkuntza
HeziketaChicagoko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaEverett Hughes
Doktorego ikaslea(k)Elijah Anderson (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraksoziologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Northwestern Unibertsitatea
Washingtongo Unibertsitatea
Kaliforniako Unibertsitatea Santa Barbaran
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakHerbert Blumer eta Donald T. Campbell
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
howardsbecker.com

Bizitza

Hastapenak eta hezkuntza

Howard Saul Becker Chicagon jaio zen 1928ko apirilaren 18an. Oso gazte zelarik piano jotzen asi zen eta 15 urte zituenean dagoeneko tabernetan aritzen zen pianoa jotzen. Beranduago Northwestern Unibertsitateko banda batean jo zuen. Beckerren arabera, erdi-profesional gisa aritu ahal izan zen Bigarren Mundu Gerra tokatu eta musikari gehienak soldadugai zeudelako. Musikari bezala egin zuen lan horretan egin zuen lehen aldiz drogaren kulturaren ezagutza, aurrerago ikerketa-gai hartuko zuena[2].

1946an bere graduazpiko soziologia titulua lortu zuen Chicagoko Unibertsitatean. Ikasten ari zen bitartean, pianoa jotzen jarraitu zuen modu erdi-profesionalean[3]. Hala ere, soziologiako masterra eta doktoretza eskuratu zituen Chicagoko Unibertsitatean. Unibertsitate horretan Chicagoko Soziologia Eskolaren jatorrizko tradizioaren barruan hezia izan zen.

Chicagoko Soziologia Eskolak garrantzi berezia ematen zion datu kualitatiboen analisiari eta Chicagoko hiria hartzen zuen ikerketa eremu bezala. Beckerren hasierako lan askok eskola honen tradizioaren eragina dute, bereziko Everett C. Hughes-en eragina, bere tutore eta gidari izan zena. Askotan elkarrekintzaile sinboliko bezala izendatua izan da, nahiz eta Beckerek berak ez duen gogoko izendapen hori[4]. Haren arabera, bere leinu akademikoa Georg Simmel, Robert E. Park eta Everett Hughes dira.

Doktoretza lortu ostean, 23 urterekin, Beckerrek marihuanaren erabilpena ikertu zuen "Institut for Juvenil Reseac"h-en. Ondoren Illinoisko Unibertsitatean eta Standfor Unibertsitateko ikerketa institutu batean aritu zen bere irakasle karrera hasi aurretik.

Irakasle ibilbidea

Doktoretza ondoren, hitu urtez aritu zen soziologia eta gizarte-zientzia irakasle gisa Chicagoko Unibertsitatean. 1965ean katedradun bilakatu zen Northwestern Unibertsitatean eta bertan klaseak emango zituen 1991 bitarte. Northwestern-eko garai horretan, irakasle-bisitatzaile bezala era ibili zen Manchesterreko Unibertsitatean eta Rio de Janeiron. 1996an musika irakasle laguntzaile bihurtu zen Washington-go Unibertsitatean, erretiratu bitarte[1].

Sariak eta ohoreak[1]

  • "Guggenheim Fellowship" 1978-1979.
  • "Charles Horton Cooley Award", "Society for the Study of Symbolic Interaction" elkartearen eskutik, 1980an.
  • "Common Wealth Award" 1981ean.
  • "Cooley/Mead Award" Gizarte-Psikologia atalean, "American Sociological Association"-en eskutik, 1985ean.
  • "George Herbert Mead Award", "Society for the Study of Symbolic Interaction" elkartearen eskutik, 1987an.
  • "Award for a Career of Distinguished Scholarship", "American Sociological Association"-en eskutik, 1998an.

Honoris Causa doktore:

  • Paris VIII Unibertsitatea,
  • Pierre Mendes-France Unibertsitatea, Grenoble.
  • Erasmo Unibertsitatea, Rotterdam.
  • École Normale Supérieure Lettres et Sciences Humaines, Lyon.

Outsiders

Outsiders lanean, Becker klubetako jazz musikarien eta marihuana erretzaileen munduan murgiltzen da ikerketa bat burutzeko 1950eko hamarkadan. Behaketa parte-hartzailea aukeratuko du ikerketa teknika bezala "desbideratuen" munduaren irudikapenak ezagutzeko. Tradizio funtzionalistari aurre egingo dion desbiderakuntzaren teoria elkarrekintzaile bat eraikiko du. Funtzionalismoa errefusatuko du, batez ere, desbiderakuntza gizabanakoen gainean dauden faktoreen emaitza denaren ideia. Beckerrentzat, ekintza desbideratua prozesu bikoitz baten emaitza da:

Lehenik, gizarteak berak definitu behar du ekintza desbideratu bezala. Hala, Beckerrek berak "moralaren ekintzaile" bezala definituko dituen horiengan zentratuko du ardura , hau da, ekintza jakin bat sozialki desbideratu bezala kategorizatua izateko mobilizatzen diren aktoreengan. Era honetan, Beckerrek demostratuko du marihuana ez dela ilegala bihurtuko Estatu Batuetan moralaren ekintzaileek horren aldeko kanpaina bat bideratu bitarte. Beckerren ustez, desbiderakuntzaren inguruko ikerketa orok ez ditu ekintzak berez desbideratu bezala kontsideratu behar; denbora jakin batean, moralaren ekintzaileek desbideratu bezala definitu dituzten ekintza baizik.

Bigarrenik, ekintza desbideratua egiten duten aktorea, elkarrekintza sozialaren bitartez, desbideratu bezala etiketatua izan behar da. Beckerrek ondorengo tipologia proposatzen du[5]:


Nola ikusia Portaera obedientea Portaera arau-hauslea
desbideratua 1 – faltsuki akusatua 2 - erabat desbideratua
ez-desbideratua 3 – konformista 4 – isilean desbideratua


Desbideratu bezala ezagutzen dena, aukera posibleetako bat baino ez da: posible da, bereziki, isilean gordetzea desbideratu izaera. Etiketatze prozesua logika sozialen arabera gertatzen da, eta logika hauek, erraztu egiten dute zenbait pertsonak gaizkile bezala definituak izatea (adibide adierazgarri batez, poliziaren portaera desberdina droga kontsumitzaileen aurrean haien gizarte jatorriaren arabera).

Beckerren iritziz, delinkuentzia ibilbide baten bidez eratzen da. Prozesu sozial baten emaitza da, zeinaren arabera, gaizkileak aldi berean ikasi behar du, bai jarduera desbideratua praktikatzen, bai onargarrien zaion irudia gordetzen lagunduko dion jardueraren errepresentazioa berreraikitzen (hau da Beckerren "ibilbide desbideratua" edo "karrera desbideratua" deitzen duena). Gaizkileak, beraz, hainbat etapa egiten ditu erabat gaizkile bilakatu bitarte, eta etapa batetik besterako pasabideak ez dira batere derrigorrezkoak. Marihuana erretzaile batek, kasu, erretzean eta drogaren plazera antzematen ikasi behar du lehenik; ondoren ikasi behar du marihuana lortzen modu jarraian erre ahal izateko. Aldi berean, drogaren inguruko irudi negatiboa berrikusi behar du (adibidez, kontrolatzen ez dakien izaki baten gisa) bere autoestimua babesteko. Beraz, delinkuentzia Beckerrentzat norberaren identitate sozialaren berdefinizio desberdinetatik igarotzen den ikastaldi sozial prozesu baten emaitza da

Lanak

  • Boys in White: Student Culture in Medical School with Blanche Geer, Everett C. Hughes and Anselm Strauss (Chicago: University of Chicago Press, 1961). ISBN 978-0-87855-622-9
  • Outsiders: Studies in the Sociology of Deviance. (New York: The Free Press, 1963). ISBN 978-0-684-83635-5
  • The Other Side: Perspectives on Deviance. ed. Becker, Howard S. (New York:The Free Press, 1964). ISBN 0-02-902210-X
  • Making the Grade: The Academic Side of College Life with Blanche Geer and Everett C. Hughes (New York: Wiley, 1968). New edition (1995) with new introduction. ISBN 978-1-56000-807-1
  • Sociological Work: Method and Substance. (Chicago: Adline, 1970) collected papers, including two previously unpublished: "On Methodology" and "Field Work Evidence." ISBN 978-0-87855-630-4
  • Art Worlds. (Berkeley: University of California Press, 1982). ISBN 978-0-520-25636-1
  • Writing for Social Scientists. (Chicago: University of Chicago Press, 1986, Second Edition, 2007). ISBN 978-0-226-04132-2
  • Doing Things Together: Selected Papers, (Evanston: Northwestern University Press, 1986). ISBN 978-0-8101-0723-6
  • Tricks of the Trade: How to Think about Your Research While You're Doing It (Chicago: University of Chicago Press, 1998). ISBN 978-0-226-04124-7 Excerpt
  • Telling About Society. (Chicago: University of Chicago Press, 2007). ISBN 978-0-226-04126-1
  • Do You Know . . . ? The Jazz Repertoire in Action (Chicago: University of Chicago Press, 2009), with Robert R. Faulkner. ISBN 978-0-226-23921-7 Excerpt.
  • Thinking Together: An E-mail Exchange and All That Jazz (Los Angeles: USC Annenberg Press, 2013), with Robert R. Faulkner. ISBN 978-1-62517203-7
  • What About Mozart? What About Murder? (Chicago: University of Chicago Press, 2015). ISBN 978-0-226-16635-3


Erreferentziak

  1. http://www.howardsbecker.com/
  2. https://web.archive.org/web/20110317042321/http://sitemaker.umich.edu/substance.abuse.history/oral_history_interviews%26mode%3Dsingle%26recordID%3D2287158%26nextMode%3Dlist
  3. https://web.archive.org/web/20140611062841/http://home.earthlink.net/~hsbecker/articles/Suisse%20English.html
  4. Plummer, Ken. (2003). "Continuity and Change in Howard S. Becker's Work: An Interview with Howard S. Becker."Sociological Perspectives46(1):21-39.
  5. Becker, H.: Outsiders. Hacia una sociología de la desviación. Siglo XXI. Buenos Aires, 2010. 39. or.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.