House on Haunted Hill (1999ko filma)
House on Haunted Hill (euskaraz Muino Sorginduko Etxea), 1999ko William Malone estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko film bat da. Geoffrey Rush, Famke Janssen, Taye Diggs, Ali Larter, Bridgette Wilson, Peter Gallagher eta Chris Kattan aktoreek antzeztu zuten.
House on Haunted Hill (1999ko filma) | ||||
---|---|---|---|---|
Don Davisen filma | ||||
Egilea(k) | Don Davis | |||
Argitaratze-data | 1999 | |||
Izenburua | House on Haunted Hill | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | beldurrezko zinema, thrillerra eta ghost film (en) | |||
Iraupena | 89 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Deskribapena | ||||
Oinarritua | House on Haunted Hill | |||
Grabazio lekua(k) | Los Angeles | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | William Malone (en) | |||
Gidoigilea(k) | Robb White (en) Dick Beebe (en) | |||
Antzezlea(k) | ||||
Geoffrey Rush Famke Janssen Taye Diggs Ali Larter Bridgette Wilson Peter Gallagher Chris Kattan Max Perlich Jeffrey Combs Lisa Loeb James Marsters Debi Mazar Janet Tracy Keijser (en) Peter Graves Slavitza Jovan (en) Gregory Nicotero | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Gilbert Adler Joel Silver Robert Zemeckis Terry Castle (en) | |||
Konpainia ekoizlea | Dark Castle Entertainment (en) Warner Bros. | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Don Davis | |||
Argazki-zuzendaria | Rick Bota | |||
Argumentu nagusia | Etxe sorgindua, patient abuse (en) , Mendekua, treatment of mental disorders (en) eta hilondoko bizitza | |||
warnerbros.com… | ||||
Bideoa | YouTube | |||
Don Davisen kronologia | ||||
|
Berez, 1959an Vincent Price aktoreak antzeztutako House on Haunted Hill filmaren berregokitzapena da. Gainera, Return to House on Haunted Hill (2007, Muino Sorginduko Etxerako Itzulera) jarraipena izan zuen.
Argumentua
Steven H. Price (Geoffrey Rush) aberats xelebre eta beldurrezko jolas-parkeetan adituak, antzinako psikiatriko batean bereziki harreman onik ez duen Evelyn (Famke Janssen) emaztearen omenezko festa bat antolatu du. Eraikina muino urrun batean kokatzen da, eta iraganean jazotako gertaera izugarrien ondorioz sorgindua dagoenaren kondaira dago. Festara gonbidatuak iristean, etxeko jabeek lehenbiziko ustekabea izango dute: ez dira gonbidatu dituzten pertsonak, bestelakoak baizik.
Aktoreak
- Geoffrey Rush: Steven H. Price
- Famke Janssen: Evelyn Stockard-Price
- Taye Diggs: Eddie Baker
- Peter Gallagher: Donald W. Blackburn, M.D.
- Chris Kattan: Watson Pritchett
- Ali Larter: Sara Wolfe
- Bridgette Wilson: Melissa Margaret Marr
- Max Perlich: Carl Schecter
- Jeffrey Combs: Richard Benjamin Vannacutt doktorea
- Lisa Loeb: Channel 3ko berriemalea
- James Marsters: Channel 3ko kameralaria
- Peter Graves: Bere burua antzeztuz
Kanpo estekak
- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)