House of Usher (filma)
House of Usher (euskaraz Usher Etxea) 1960ko Roger Corman estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko film bat da. Edgar Allan Poe estatubatuar idazlearen Usher Etxearen hondamena (1839) eleberrian oinarritua dago. Gidoia Richard Matheson idazleak egokitu zuen. Vincent Price, Myrna Fahey, Mark Damon eta Harry Ellerbe aktoreek antzeztu zuten.
House of Usher (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1960 |
Izenburua | House of Usher |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | gothic film (en) , beldurrezko zinema eta lan literario batean oinarritutako filma |
Iraupena | 79 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Usher Etxearen hondamena |
Honen parte da | National Film Registry (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Roger Corman |
Gidoigilea(k) | Richard Matheson |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Roger Corman James H. Nicholson Samuel Z. Arkoff |
Konpainia ekoizlea | American International Pictures (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Les Baxter |
Argazki-zuzendaria | Floyd Crosby (en) |
Argumentua
Philip Winthrop (Mark Damon), gizon gazte ederra, Ushertarren etxean aurkeztu eta bere maite Madelinekin (Myrna Fahey) ezkontzeko baimena eskatu du, baina Roderick Usher (Vincent Price), Madelinen anaia, ezkontzaren aurka agertzen da, Madelinek laister bere bizitzarekin amaituko duen gaixotasun bitxi bat duela aitzakia jarriz. Gau hartan bertan, etxe ilun eta misteriotsuan gertakari ikaragarriak jazoko dira.
Aktoreak
- Vincent Price: Roderick Usher
- Mark Damon: Philip Winthrop
- Myrna Fahey: Madeline Usher
- Harry Ellerbe: Bristol
Beste egokitzapenak
Rogern Corman zuzendariak burututako Edgar Allan Poe idazlearen gainontzeko egokitzapenak:
- Pit and the Pendulum (1961)
- The Premature Burial (1962)
- Tales of Terror (1962)
- The Raven (1963)
- The Haunted Palace (1963)
- The Masque of the Red Death (1964)
- The Tomb of Ligeia (1964)