Hotzikara (musika taldea)
Hotzikara, Usurbilen 2008an sortutako trash musika talde bat da[1].
Hotzikara | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Usurbil (Gipuzkoa) |
Musika mota | metal |
Urteak | 2008 - |
Taldekideak | |
Antton Aranburu Beñat Urteaga David Illarramendi Mikel Olasagasti |
Ibilbidea
Hotzikara 2008an sortutako taldea da, Antton Aranburu, Mikel Olasagasti, David Illarramendi eta Beñat Urteagak osatzen dutena. Thrashcore estiloan kokatu izan da. Ahots guturalak eta gitarra indartsuak garrantzi handia dute euren musikan, baina badira indar berezia hartzen duten kanta instrumentalak ere, estilo aldetik taldea zabaltzen dutenak.
Taldekideak
- Antton Aranburu - gitarra
- Beñat Urteaga - Baxua
- David Illarramendi - Ahotsa
- Mikel Olasagasti - Bateria
Diskografia
- Hotzikara (2011, autoekoiztua)
- II (2015, autoekoiztua)[2]
Erreferentziak
- «Hotzikara» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).
- «II» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.