Hotaka-dake
Hotaka mendia (japonieraz: 穂高岳 Hotaka-dake) Japoniako Honshu uhartearen erdialdeko mendia da, 3.190 metroko altuera duena, Japoniako hirugarrena. Chūbu-Sangaku Parke Nazionalaren barnean dago.
Hotaka mendia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Mount Okuhotaka (en) |
Garaiera | 3.190 m |
Prominentzia | 2.307 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 36°17′21″N 137°38′53″E |
Honen parte da | 100 Famous Japanese Mountains (en) |
Mendikatea | Hida mendiak |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Nagano |
Japoniako hiri nabarmen | Matsumoto |
Babestutako-eremua | Chūbu-Sangaku Parke Nazionala |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | Gunji Abe (1906) |
Ohiko bidea | Karasawa |
Geografia
Takayama (Gifu) eta Matsumoto (Nagano) hirien arteko mugan dago, Japoniako Alpeetako Hida mendietan.
Hauek dira Hotaka mendiko 3.000 metrotik gorako tontorrak:
- Okuhotaka (奥穂高岳): Hotaka mendilerroko tontorrik altuena da, 3.190 metro dituena.
- Karasawa (涸沢岳): 3.110 metro.
- Kitahotaka (北穂高岳): 3.106 metro.
- Maehotaka (前穂高岳): 3.090 metro.
Historia
Gunji Abe izan zen Okuhotaka tontorra igo zuen lehen mendizalea, 1906an izan zen. 1934 urtean Chūbu-Sangaku Parke Nazionala eratu zen.
Iruditegia
- Hotaka mendia eta Azusa ibaia.
- Okuhotaka.
- Kitahotaka.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.