Hot dog

Hot dog (euskaraz txakur beroa) Ameriketako Estatu Batuetan egosita eta ogitarteko batean sartuta jan ohi den hestebetea da. Sarritan ziapea, ketchupa, tipula edo maionesa gehitu ohi zaizkio.

Hot dog
jaki, meat pastry (en) Itzuli, janari laster eta sausage sandwich (en) Itzuli
Osagaiakhot dog bun (en) Itzuli, Wiener Würstchena eta saltsa
Historia
JatorriaAmeriketako Estatu Batuak eta Alemania
Honen izena duViena, Coney Island eta txakur

XX. mendearen hasieratik mundu osoan zehar eta oso bereziki AEBetan hedatu den jakia da, herrialde honetan edozein kale izkinetan topatu ahal litekeelarik. Usadioz, estatubatuar kultura herrikoia eta kale saltzaileekin ohi den estatubatuar jakia herrikoia da.

Historia

Jatorria Europako erdialdeko herrialdeetan omen du. Dirudienez, alemaniar emigranteek AEBetara heurekin eraman eta berehala kale jakia bilakatu zen. XIX. mendearen lehenbiziko hamarkadan europar harakinei esker asko hedatu zen. Dirudienez, 1867an New York hiriko Coney Island eremuan kalez-kale gurditxo batekin hot dogak saltzen hasi zen lehenbiziko saltzailea Charles Feltman alemaniar harakina izan zen.

Iruditegia

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.