Hostomel
Hostomel[1] (ukraineraz: Гостомель, translit.: Hostomel) edo Gostomel[1] (errusieraz: Гостомель, translit.: Gostomel) Ukrainako iparraldeko hiria da, Kieveko oblastean dagoena. 2021ean 17.534 biztanle zituen.
Hostomel Гостомель | |||
---|---|---|---|
Ukrainako hiri-motako kokalekua | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Ukraina | ||
Oblast | Kieveko oblasta | ||
Raion of Ukraine | Bucha Raion | ||
Amalgamated hromada | Hostomel settlement hromada | ||
Izen ofiziala | Гостомель | ||
Jatorrizko izena | Гостомель | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 50°35′21″N 30°15′30″E | ||
Azalera | 6.4 km² | ||
Altuera | 109 m | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 16.190 (2019ko urtarrilaren 1a) 1.358 (2017) | ||
Dentsitatea | 2.529,69 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1494 | ||
Ordu eremua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 |
Historia
Aspalditik ezaguna, 1495ean Alexandro Jagellondarra Lituaniako duke handiak hiria Ivan Daxkevitx Lvovitx printzeari eman zion. 1509an glinski moskutarren matxinadaren ostean, Sigismundo Zaharrak Semion Polozi eman zion. 1654an moskutarren eskuetan erori zen.
1959an bertan Antonov Aireportu ospetsua eraiki zuten eta 1962ra arte Irpinen parte izan zen. 2022an Antonov Aireportuko guduan zehar guduleku bilakatu zen.[2]
Demografia
1939 | 1970 | 1979 | 1989 | 1992 | 2001 | 2005 | 2010 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
4699 | 6882 | 9062 | 11069 | 11500 | 12501 | 14181 | 14296 | 14547 | 14779 | 14832 | 15609 | 16190 | 16945 | 17534 |
Erreferentziak
- Euskaltzaindiaren 156. araua - Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko
- «Azken erasoaldia noiz helduko zain dago Kiev» Berria 2022-02-25 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.