Hostoen morfologia
Hostoen morfologia espezieen sailkapenean erabiltzen den landare morfologiaren atala da, hostoen itxura aztertzen duena. Itxurak aldaera ugari dituenez, ezaugarri bistakoenetakoa da espezie bat identifikatu ahal izateko.
Hostoak izan daitezke bakunak (orri bat) edo konposatuak (orri edo foliolo bat baino gehiagorekin), iledunak edo ilegabeak, ertz osokoak edo zerratuak eta abar. Orrien antolaketak, hauen formak, ertzaren definizioak edo nerbiazioak parte hartzen dute hostoaren itxura orokorrean.
Hostoen atalak
Hostoa hainbat zatiz osaturiko egitura da. Fotosintesia gauzatzen duen egitura zapalari linbo edo hosto-orri izena ematen zaio. Linboa modu egokian paratzen eta adarrarekin lotzen duen egitura zilindrikoa, berriz, pezioloa edo txortena da. Pezioloa eta zurtoina lotzen dituen guneari hostoin izena ematen zaio.
Sailkapenak
Antolamendua (compositio)
Itxura | Mota | Latinez | Azalpena |
---|---|---|---|
hostoak txandaka lotzen dira maila desberdinetan | |||
hostoak parez pare lotzen dira | |||
oposatua, baina hostoak angelu zuzenean daude aurreko mailarekiko | |||
aut stellata | hostoak sortaka (gutxienez 3) puntu berean | ||
Hostoak oinarrian zirkuluan |
Itxura (foliorum forma)
Itxura | Mota | Latinez | Azalpena |
---|---|---|---|
luzea eta zorrotza, ezpata itxurakoa | |||
Orratz itxurakoa, zorrotza eta estua | |||
ezten itxurakoa | |||
Luzea eta oso estua | |||
Itxura luzekara, ertz nahiko paralelo egin eta erpin biribilduekin | |||
lantza itxurakoa, zabalagoa txortena aldean erpinean baino | |||
lantza itxurakoa, zabalagoa erpin aldean txortenean baino | |||
Sega itxurakoa | |||
Arrautza itxurakoa, zabalera ia berdina erpin eta txortena aldean | |||
biribila | |||
Arrautza itxurakoa, zabalagoa txortena aldean | |||
arrautza itxurakoa, zabalagoa erpin aldean | |||
espatula itxurakoa, orria gutxika txorten bihurtzen | |||
oinarria ziri itxurakoa | |||
lantza itxurakoa, aurikulak beherantz zuzenduak | |||
lantza itxurakoa, aurikulak horizontalki hedatuak | |||
biribildua, txortena orria ren erdian atxikia | |||
erpina punta finarekin | |||
erpina biribildua | |||
erpinak moztua dirudi | |||
Giltzurrun itxurakoa | |||
hirukia, txortena albo bati atxikia | |||
erdi-zirkularra, haizemaile itxurakoa | |||
bihotz itxurakoa, punta erpinean | |||
bihotz itxurakoa, punta txorten aldean | |||
Erronbo itxurakoa | |||
gingiletan banatua | |||
Palmatua, albo gingilak oinarriari batuak | |||
xingolatan banatua | |||
zutoinak orria zulatu duela dirudi | |||
Palmatuak:
Itxura | Mota | Latinez | Azalpena |
---|---|---|---|
segmentu edo gingiletan banatua, eskuko hatzen antzera | |||
palmatilobata | palmatua, segmentuen arteko hutsartea ez da orriaren erdiraino iristen | ||
palmatifinta | palmatua, segmentuen arteko hutsartea orriaren ia erdiraino iristen da | ||
palmatipartita | palmatua, segmentuen arteko hutsartea segmentuen erdia igarotzen dute | ||
palmatisecata | palmatua, segmentuen arteko hutsarte luzeak zain nagusiraino iristen dira | ||
Pinatuak:
Itxura | Mota | Latinez | Azalpena |
---|---|---|---|
Pinatua, segmentuen arteko hutsarteak ez dira iristen orri-erdiaren erdibidera[2] | |||
Pinatua, segmentuen arteko hutsarteak orri-erdiaren erdibidera iristen dira[2] | |||
Pinatua, segmentuen arteko hutsarteak orri-erdiaren erdibidea igarotzen dute[2] | |||
Pinatua, segmentuen arteko hutsarteak zain nagusia iristen dira | |||
Ertza (foliorum margo)
Forma | Mota | Latinez | Azalpena |
---|---|---|---|
Koxkarik gabea | |||
Iletxoduna | |||
Koxka zabal eta biribilduak | |||
Hortz estu edo zabalekin | |||
Hortz txikiduna | |||
Zerra itxurakoa, puntak aurrerantz | |||
Zerra hortz txikiekin | |||
Gingil biribilduekin | |||
Uhin itxurako koxka zabal eta biribilduak | |||
Arantzekin |
Erreferentziak
- Euskal Herriko zuhaitz eta zuhaixken gida. Eusko Jaurlaritzaren argitalpen zerbitzu nagusia, 25-33 or. ISBN 9788445730515..
- (Frantsesez) Bernard Boullard. (1997). Dictionnaire, Plantes & Champignons. ESTEM, 875 or..
- Ā«horzdunĀ». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2021-5-2.)