Hortense Mancini
Hortense Mancini, Mazarinoko dukesa (Erroma, 1646ko ekainaren 6a - Chelsea, 1699ko uztailaren 2a), Mazarin kardinalaren iloba kutuna izan zen. Mancini ahizpa ospetsuetatik laugarrena zen Hortense, bere bi lehengusina Martinozzirekin batera Luis XIV.aren gortean Mazarinettes bezala ezagunak izan zirenak.[1] Hainbat harreman izan zituen gizon zein emakumeekin eta Karlos II.a Ingalaterrako, Eskoziako eta Irlandako erregearen maitalea izan.[2]
Hortense Mancini | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Erroma, 1646ko ekainaren 6a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Chelsea, 1699ko uztailaren 2a (53 urte) |
Hobiratze lekua | Collégiale Saint-Laurent de Rozoy-sur-Serre (en) |
Heriotza modua | suizidioa |
Familia | |
Aita | Michele Lorenzo Mancini |
Ama | Girolama Mazzarini |
Ezkontidea(k) | Armand Charles de La Porte de La Meilleraye (en) (1661eko martxoaren 1a - |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Lantokia(k) | Frantzia Erroma Herbehereak eta Chelsea |
Bizitza
Italiako aristokraziako Lorenzo Mancini baroiaren alaba, Erroman jaio zen eta beraien edertasunagatik ezagunak ziren bost ahizpetako bat izan zen. Bere aita 1650ean hil ondoren, amak, Girolama Mazzarinik, alaba guztiak Erromatik Parisera eraman zituen, anaia Mazarino kardinalaren eragina erabiltzeko itxaropenarekin, ezkontza onuragarriak lortzeko asmoz. Hauek ziren Hortensiaren lau ahizpak:
- Laura Mancini (1636-1657), Luis Borboikoarekin, Vendômeko dukearekin, ezkondua. Luis Jose Borboikoa Frantziako jeneral ospetsuaren ama izan zen.
- Olimpia Mancini (1638-1708), Eugenio Mauricio de Saboya-Carignanorekin ezkondua. Eugenio Savoiakoa austriar jeneral ospetsuaren ama izan zen.
- Maria Mancini (1639-1715), Lorenzo Colonnarekin ezkondua. Frantziako Luis XIV.a erregearen lehen maitea izan zen.
- Maria Ana Mancini (1649-1714), Maurice Godefroy de la Tour d 'Auvergne Bouilloneko dukearekin ezkondua, Henri de La Tour d'Auvergne, Turenneko bizkondearen iloba.
Bere lehengusinak ere, Martinozziak, Frantziara joan ziren helburu berarekin, ezkontza onak lortzeko asmoz. Zaharrena, Laura Martinozzi, Alfontso IV.a Ekialdekoarekin ezkondu zen, Modenako dukearekin, eta Modenako Mariaren ama izan zen, Jakue II.a Ingalaterrakoaren bigarren emaztea. Gazteena, Ana Maria Martinozzi, Armando Borboikoarekin ezkondu zen, Contiko printzea.
Hortensek, lau ahizpa izateaz gain, hiru neba ere izan zituen: Paul, Philippe eta Alphonse.[3]
Erreferentziak
- Domenech, Cristina 1987. Señoras que se empotraron hace mucho. (Primera edición: octubre de 2019. argitaraldia) ISBN 978-84-17001-93-3. PMC 1129301280. (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
- (Ingelesez) Carroll, Leslie. (2008-06-03). Royal Affairs: A Lusty Romp Through the Extramarital Adventures That Rocked the British Monarch y. Penguin ISBN 978-1-4406-3477-2. (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
- «The Wild and Very Amazing Life of Hortense Mancini « Madame Guillotine» web.archive.org 2011-11-25 (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).