Horta-Guinardó
Horta-Guinardó, Bartzelona hiriko barrutia da, iparekialdean kokatuta dagoena, Gràcia eta Nou Barris barrutien artean. 1.194,7 hektareatako azalerarekin, hiriaren %11,9a hartzen du. 2009. urtean 171.961 biztanle zituen.
Horta-Guinardó (7) | |
---|---|
Horta-Guinardó, Bartzelona | |
Les Altures Etxea, gaur egungo barrutiaren egoitza. | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Katalunia |
Probintzia | Bartzelonako probintzia |
Hiria | Bartzelona |
Geografia | |
Koordenatuak | 41°24′47″N 2°09′59″E |
Horta-Guinardó (7) | |
Demografia | |
Biztanleria | 171.186 biz (2009) |
Bestelako informazioa | |
Azalera | 11,947 km² |
Webgunea | Horta-Guinardó |
Horta-Guinardó eremua Bartzelona hirira berandu gehitu zen. XIX. mendean hiriko eremu eta auzo askotan eman zen industrializazioa ez zuen jasan, ez eta 1950ko hamarkadan haietan eman zen urbanizazio prozesua ere. Hortaz, barruti honetan etxebizitzak modu nahasian eraiki ziren, eraikuntza baldintzak egoki betetzen ez zituzten eremu batzuetan etxola guneak eraikiz, aldiz barruti honetako beste eremu batzuetan kalitatezko etxebizitzez osatutako guneak eraiki izan direlarik.
Mugak
Barruti hau hiriaren ipar-ekialdean kokatzen da, Gràcia eta Nou Barris barrutien artean. Hegoaldean Eixample, Sant Andreu eta Sant Martí barrutiekin mugatzen du, iparraldean Collserola mendilerroa du, han Sant Cugat del Vallès eta Cerdanyola del Vallès udalerriekin mugatzen duelarik.
Auzoak
Kodea | Auzoaren izena | Biztanleria (2009) | Azalera (ha) | Dentsitatea (biz/ha) |
---|---|---|---|---|
33 | El Baix Guinardó | 26.287 | 56,0 | 469,6 |
34 | Can Baró | 9.159 | 38,4 | 238,7 |
35 | El Guinardó | 35.836 | 130,8 | 273,9 |
36 | La Font d'en Fargues | 9.608 | 65,7 | 146,2 |
37 | El Carmel | 33.081 | 94,2 | 351,3 |
38 | La Teixonera | 11.494 | 33,7 | 341,1 |
39 | Sant Genís dels Agudells | 7.228 | 171,6 | 42,1 |
40 | Montbau | 5.261 | 204,7 | 25,7 |
41 | La Vall d'Hebron | 5.618 | 73,6 | 76,3 |
42 | La Clota | 480 | 17,8 | 26,9 |
43 | Horta | 27.909 | 308,2 | 90,5 |
Horta-Guinardó | 171.961 | 1.194,7 | 143,9 |
Iruditegia
- Santa Creu eta San Pau eliza.
- Labirintoaren parkea.
- La Rovira tunelaren hegoaldeko sarrera.
- Horta-Guinardó barrutia eta bere auzoen mapa.
Kanpo estekak
- Horta-Guinardóko barrutia (Katalanez)(Gaztelaniaz)