Hornillo
Hornillo, Araba probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Harrotu egiten da Hornillo Kanpezuri begira eta artadiak estali ezin izan dituen karaitzezko horma biluziak erakusten ditu Hegoaldera. Haien babesera etorrita zegoen Pierolako konbentua, baina gaur egun hutsik dago eta hondakin eta sasi artean zutitutako eliz ataria eta horma batzuk besterik ez dira gelditzen zutik. Haren aldamenetik abiatzen da ohiko igoerabidea, artadi trinkoan barrena gora eginez, buzoia eta bi antena handi jasotzen dituen tontorrera heldu arte. Goi aldean artadia bakandu eta larre eremuan sakabanatzen da, inguruko mendiak ikusteko abagunea eskainiz.
Hornillo | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 996 |
Mota | mendi |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 42°41′56″N 2°22′19″W |
Honen parte da | Euskal Herriko arkua |
Mendikatea | Iturrietako mendilerroa |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Erreferentziak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.