Nitxo
Nitxo edo horma hobia horma batean eginiko kokagune edo barrunbea da[1], bertan zinopari, ontzi edo estatua bat jartzeko. Eraikinen kanpoaldean edo barnealdean aurki daiteke, eta funtzio erlijioso batetik abiatuta, apaindurazko erabilera batera eboluzionatuz joan da. Gehienetan, nitxoek arku bat edo petxina bat (maskor gangatua) darama goialdean, hormaren beheranzko bulkada hutsartearen bi alboetara eramateko.
- Artikulu hau arkitektura osagaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Nitxo ekologiko».
Nitxoak askotan hilerrietan aurkitzen dira, hilobi gisa erabiltzen direnak.[1]
Irudiak
- Errosarioko Ama Birjina, Maritxu Kajoi jaietako zaindaria, San Joan Bataiatzailearen elizako nitxo batean, Arrasate (Gipuzkoa)
- Nitxo gotikoa Sint-Servaas basilikan, Maastricht (Herbehereak).
- Mihrab, Kairuango Meskita Nagusian, Kairuan (Tunisia). Nitxo huts bat da, alboetan zutabeak dituena.
Erreferentziak
- Nitxo hitza, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.