Horma-sugandila
Horma-sugandila (Podarcis muralis) mendebaldeko Europan jatorria duen eta Ipar Amerikara zabaldutako Lacertidae familiako muskerra da[1]. Euskal Herrian ikus daitekeen sugandila espezie bat da, baina ez Iberiar penintsula osoan. Mediterraneoko hegoaldeko gune batzuetan (Italia, Espainia edo Balkanetako hegoaldean) iberiar sugandila aurki daiteke, honen ordez.
Horma-sugandila | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Reptilia |
Ordena | Squamata |
Familia | Lacertidae |
Generoa | Podarcis |
Espeziea | Podarcis muralis (Laurenti, 1768)
|
Banaketa mapa | |
Eguneko zikloa | eguneko |
Genomaren kokapena | ensembl.org… |
Deskribapena
Arren luzera, isatsa kontuan hartu gabe, 48 eta 68 mm artekoa da, emeek tamaina handiagoak har ditzakete, baina aldea ez da milimetrora iristen; populazio batzuetan (adibidez, Kantauri isurialdekoetan) ez dago tamaina-alde hori.
Kolorazioa tonu nabar-grisaxka berdexka ugaritan datza. Tonu horiek orban beltzez zipriztinduta egon daitezke, kontzentrazio aldagarrietan (ar helduetan handiagoa, emeetan berriz, ez dira agertzen). Aldaera horiek gorabehera, oro har, atzealdean puntu beltzezko lerro bat eta alde bakoitzean zerrenda ilun bat ikus daitezke, leuna eme eta ar gazteengan eta orban ilunagoz zipriztindua ar helduengan. Sabelaren kolorea, zurixkaren eta gorrixkaren artean aldatzen da, noizbehinkako urdinekin, kanpoko ezkata batzuetan, eztarria, beltzez inguratuta agertzen den bitartean.
Naturan forma melanikoak dokumentatzen dira, albinismo kasuak itxian baino ezagutzen ez diren bitartean.
Portaera
Espezie honek, lur menditsuen berezkoa, giza eraikuntzak koloniza ditzake. Arrak territorialak dira, eta emeak, berriz, askatasunez mugitzen dira. Udaberrian erruten dira arrautzak, 3 eta 8 arrautza artean, eta emeak berak zulatutako zulo txiki batean lurperatzen ditu. Arrautzak bi eta hiru hilabete bitartean behar dituzte eklosiorako. Negua iristean, sugandilek babesa bilatzen dute arrakalaren batean, non hilabete hotzak letargi-egoeran ematen dituzten.
Antzeko beste espezie batzuk bezala, intsektuak jaten ditu eta, aldi berean, ugaztun haragijale txikien biktima da, hala nola, muskerrak, erbinudeak eta katuak. Buztana askatu egin daiteke harrapari batek erasotzen badu (autotomia); horrela, jabeak ihes egin dezake eta geroago leheneratu.
Erreferentziak
- Deichsel, G. & Gist, D. H. (2001) "On the Origin of the Common Wall Lizards Podarcis muralis (Reptilia: Lacertidae) in Cincinnati, Ohio." Herpetological Review 32: 230-232. Online