Hormabular

Hormabularra[1] edo kontrahorma[2] horma baten errefortzu edo euskarri gisa erabiltzen den elementu bertikala da. Orokorrean eraikinaren kanpokoaldean kokatzen da eta eraikinaren pisua lurrera bideratzen du, zeharkako indarrak zimenduetara bideratuz. Horma nagusiaren kontra perpendikularki atxikitako horma edo zutabe baten itxura izan ohi du.

Santa María del Narancon hormabularrek presentzia handia dute
Oñatiko San Migel elizako kalostraren kanpoaldea, hormabular gotikoz jantzia

Erromaniko zein gotiko garaietan oso erabiliak izan ziren.

Historia

Persiar, erromatar eta bizantziar arkitekturan, hormen euskarriak behar zituztenean gehienetan barnealdeko hormak eta trenkadak erabiltzen zituzten. Hala ere, batzuetan, pilastra edo koloma atxiki baten forma hartzen duten kontrahormak erabiltzen zituzten [3].

Kontrahormak arkitektura erromanikoan ohikoak dira, batez ere elizetan. Hala, habearte bakarreko elizetan, kontrahormadun hormek bermatzen dute bultzadekiko erresistentzia. Hargin erromanikoek kontrahorma beren funtzioak eskatzen zuenera murriztu zuten: pixka bat irtena den ezproi bertikal bat, plano inkilinatu batez estalia. Hiru habearteko elizetan, erdiko habearteko bultzadekiko erresistentzia zutabeek berek, hormabular-zutabe delakoek, ematen dute.

Baina, bereziki, arkitektura gotikoan da arku zorrotzari lotutako kontrahorma horien erabilera estentsiboa egiten duena, ganga garaiak jasan behar zituzten nabeen hormei eusteko. Kontrahormak gutxinaka arintzen doaz, ostiko-arku arin bihurtu arte.

Ezaugarriak

Ganga baten kargaren osagai horizontalak albo-bultzada bat sortzen du, euskarri den horma bultzatzen duena, lurrera botatzeko arriskuarekin. Horri kontra egiteko, bultzada puntuan euskarria indartu egin behar da eta sistema errezena horma loditzea edo perpendikularki beste horma bat eraikitzea da. Hori da kontrahormaren erabileraren jatorria. Kontrahorma gainean ipintzen den pinakuluak ere, beraren pisuak lagundu egiten dio kontrahormari kargaren osagai bertikala handitzen, eta egonkortu egiten du.

Altzairua eraikuntza-elementu gisa erabiltzen hastean, kontrahormen beharra murriztuz joan zen, izan ere, merkeagoa baita estalkia altzairuzko kableekin edo barrekin "jostea", ireki ez dadin.

Motak

Kontrahormen hainbat antolamendu daude, eraikinaren hormetan duten kokapen erlatiboaren arabera:

Erreferentziak

  1. «Horma-bular». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2022-10-8.)
  2. «Kontrahorma». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2022-10-8.)
  3. (Frantsesez) Auguste Choisy. (1982). Histoire de l'architecture. Slatkine Reprints..

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.