Horadada uhartea
Horadada uhartea, Santanderko badiaren sarreran dagoen uhartetxo bat da. Bertan, itsasargi bat dago. Duela urte gutxirarte, arku natural bat zuen, denborale baten ondorioz erori zena. Elezaharrak dionez, Santanderreko patroiak diren San Emeterio eta San Zeledoniori, Calahorrakoak ziren santu martiri kristauak, buruak moztu zizkietenean, hauek, Ebrora bota ziren, eta Mediterraneotik eta Ozeano Atlantikotik harrizko txalupa batean eginiko bidaia luze baten ondoren, Santanderreko Badiara iritsi ziren, harrizko txalupa uharte honen aurka jo zelarik, arku forma emanez, eta, ondoren, garai hartan hiribildua zen Santanderreko patroi izendatuz. Santuen hondarrak, gertaera hauen ondoren sortutako monasterio batean gorde ziren, ondoren, Santanderreko Katedrala izango dena, non, ordutik, atseden hartzen duten eta hiriko patroi bezala ohoratzen diren, bere armarrian agertzen direlarik.
Horadada uhartea | |
---|---|
![]() | |
Bertako izena | Isla de la Horadada |
Geografia | |
Kokapena | Santanderko badia, Bizkaiko golkoa |
Politika | |
Herrialdea | ![]() |
Autonomia Erkidegoa | Kantabria |
Gizartea | |
Biztanleria | 0 bizt. |
Dentsitatea | 0 bizt./kmĀ² |