Hope diamantea
Hope diamantea 44,50 kilateko diamante urdina da. Harribitxi hau oso handia da: 25,6 x 21,78 x 12 mm. 1830ean salgai agertu zen eta Henry Philip Hope Londresko bankariak erosi zuen, hortik dator bere izena (hortaz, izena ezin da itzuli, nahiz eta jakin "itxaropena" esan nahi duela). Bere jatorria ezezaguna da, Frantziako Iraultzan lapurtutako diamante batetik sortu zela uste da, Frantziako erregeek ere diamante urdin handia zutelako, 2005ean bigarren diamantearen berdintasuna aldarrikatu zuten. XIX eta XX. mendeetan zehar jabe askoren jabetza zen, 1958an Washingtoneko Smithsonian Instituzioak erosi zuen.
Hope diamantea | |
---|---|
![]() | |
Jatorrizko herrialdea | India |
Historia | |
Jabea | Jean-Baptiste Tavernier -1668 Jurgi IV.a Erresuma Batukoa - Francis Pelham-Clinton-Hope, 8th Duke of Newcastle (en) ![]() Daniel Eliason (en) ![]() Henry Hope (en) ![]() Luis XV.a Borboikoa - Luis XVI.a Borboikoa -1792 Luis XIV.a Borboikoa 1668- Henry Hope (en) ![]() Pierre C. Cartier (en) ![]() Evalyn Walsh McLean (en) ![]() Harry Winston, Inc. (en) ![]() Smithsonian Institution 1958ko azaroaren 10a- |
Kokapena | |
Kokapena | National Museum of Natural History (en) ![]() |
Koordenatuak | 38°53′27″N 77°01′33″W |
Estatu burujabe | ![]() |
Barruti federal | Kolunbiako Barrutia |
Ameriketako Estatu Batuetako hiri | ![]() |
Masa | 45,52 ct |
Harriari dagokionez "madarikazio" baten kondaira dago, May Yohe-k sortua, Hope familiako kideetako baten emaztea izan zena. Australiara ihes egin zuen bere mutil-lagunarekin, baina ezbehar batzuk izan zituen. Estatu Batuetara itzuli zen, bere herrialdera, eta diamanteari lotutako madarikazio baten ideia saldu zion zinemagintzari. Film bat egin zen horri buruz, gezur askorekin eta Hope diamantearen madarikazioa munduko hiri kondaira bihurtu zen.