Hontz
Hontza hegazti harrapari gautar batzuen izena da, estrigiformeen (Strigiformes) hegaztien ordena osatzen dutenak.[1] Ugaztun txikiak, intsektuak eta txoritxoak ehizatzen ditu gehienbat, eta zenbait espeziek arrainak ere bai. Bi familiatan banatzen dira: Tytonidae eta Strigidae.
Hontz | |
---|---|
Paleozeno Berantiar-gaur egun Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Eumetazoa |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Superordena | Neoaves |
Ordena | Strigiformes Wagler, 1830
|
Azpibanaketa | |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Elikadura iturri nagusia | untxi arrunta |
Mozoloak ere Strigiformes ordenakoak dira eta hontzen antz handia dute, baina txikiagoak dira. Hala ere, hontz zein mozolo formak, era generikoan ere erabiltzen dira euskalkiaren arabera Strigiformes ordenako hegazti guztiei esateko.[2]
Espezieak
Espezie batzuk:
- Hontz handia (Bubo bubo)
- Hontz zuria (Tyto alba)
- Apo-hontza (Otus scops)
- Elur-hontza (Nyctea scandiaca)
- Hontz ertaina (Asio otus)
- Zingira-hontza (Asio flammeus)
- Hontz arrantzalea (Ketupa zeylonensis)
- Hontz gabiraia (Surnia ulula)
- Mairu-hontza (Asio capensis)
- Hontz tropikala (Otus choliba)
- Zuloetako hontza (Speotyto cunicularia)
Sinbolismoa
Euskaraz, adimen gutxiko hegaztitzat hartu izan dira hontz edo mozoloak. Mozolo hitzak, pertsonez ari garela, inozo esan nahi du.
Greziako mitologian, aldiz, jakinduriaren Atenea jainkosaren sinbolo ziren hontzak, eta jakintzaren sinbolotzat zituzten[3]. Gaur egungo hedabideetako kultura globalizatuan (marrazki bizidunetan eta) animalia jakintsu gisa marrazten ditu topikoak.
Ameriketako hainbat kulturatan, zoritxarraren eta heriotzaren iragarletzat jotzen dituzte.
Ikus, gainera
- Mozolo
- Strigiformes ordenako Euskal Herriko hegaztien zerrenda
Erreferentziak
- Calaprice, Alice & Heinrich, Bernd (1990): Owl in The House: A Naturalist's Diary. Joy Street Books, Boston. ISBN 0-316-35456-2
- Eibarko Hiztegia.
- Virgilio: Eneida online latinez
Ikus, gainera
- Zerrenda:Animalien hotsak
Kanpo loturak
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Strigiformes |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hontz |
- Ricardo ANGULO PINEDO (1987): Gure gautxoriak Elhuyar aldizkaria. Zientzia.net