Honoris causa

Honoris Causa edo honoris causa doktore[1] titulu akademiko bat da, unibertsitate batek (edo tituluak ematen dituen beste erakunde batek) ohiko prozeduratik kanpo ematen duena, hau da, matrikulazioa, bertaratzea, ikasturteko kredituak lortzea, eta azterketak aprobatzea exijitu gabe. Latinezko ad honorem ("ohoreagatik") esaldia ere erabili ohi da. Titulua doktoretza mailakoa izan ohi da, edo maisutza-titulu bat, eta erakunde akademikoarekin aldez aurretik loturarik ez duen norbaiti ere eman dakioke.[2]

Maastrichteko Unibertsitateko Jimmy Wales-i (2015)emandako honoris causa doktoretza.

Titulua, askotan, eremu jakin bati edo, oro har, gizarteari egindako ekarpenak ohoratzeko modu gisa ematen da.[3]

Batzuetan, titulu horiek curriculum vitae-an (CV) sari gisa sartzea gomendatzen da, eta ez hezkuntza atalean.[4] Theodore Hesburghek ohorezko titulu gehienen errekorra izan zuen, eta 150 sari jaso zituen bere bizitzan.[5]

Euskal Herriko Unibertsitateko zenbait

Erreferentziak

  1. Elhuyar Hiztegia
  2. The Honorary Degree. .
  3. Honorary Degrees: A Short History. .
  4. Honorary Degrees. .
  5. TMP/ENR // Marketing Communications: Web // University of Notre Dame. Honorary Degrees. .
  6. «UPV/EHUko Honoris Causa doktorea izendatu du Sansar C. Sharma» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.