Hone Tuwhare
Hone Tuwhare (Kaikohe, Zeelanda Berriko Iparraldea, 1922ko urriaren 21a - 2008ko urtarrilaren 16a) poeta maori ospetsua izan zen.
Hone Tuwhare | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Northland eskualdea, 1922ko urriaren 21a |
Herrialdea | Zeelanda Berria |
Talde etnikoa | Maoria |
Heriotza | Dunedin, 2008ko urtarrilaren 16a (85 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Otahuhu College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa maoriera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Lehen urteak
Hone Tuwhare Kaikohen jaio zen, Northlandeko eskualdean (Te Tai Tokerau maorieraz), Nga Puhi tribuaren barruan (hapu Ngati Korokoro, Ngati Tautahi, Te Popoto, Uri-o-hau). Maori Herriaren tradizioak ongi ezagutu zituen txikitatik.[1]
Ama hil ondoren, aita Aucklandera joan zen, eta han Hone lehen hezkuntzako eskolara joan zen. Maorieraz bakarrik hitz egiten zuen 9 urte izan arte, baina bere aitak, hizlari eta ipuin kontalari maoriarrak, idazketarekiko interesa piztu zion.
Obrak
Ingelesez lirika eta antzerkia idatzi zuen Maori kulturako jatorrizko lehen poeta izan zen eta 1964an argitaratu zuen lehen poema-liburua, “No Ordinary Sun” izenburupean.[1]
Sariak
1999an Poeta Laureatua izendatu zuten, eta 2003an Zeelanda Berriko Arteetako Fundazioaren Icon Saria jaso zuen.[1]
Erreferentziak
- Rodriguez, Fito. (2024-02-18). Hone Tuwhare-ren ez ohiko eguzkia. (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).