Hondarribiko gaztelua
Hondarribiko gaztelua edo Karlos V.aren gaztelua Gipuzkoako Hondarribia udalerrian dagoen antzinako gaztelu bat da, udalerri honetako eraikin esanguratsuenen artean kokatzen da.
Hondarribiko gaztelua Karlos V.aren gaztelua | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Hondarribiko hiri historikoa | |
Gazteluaren ataria. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Hondarribia |
Koordenatuak | 43°21′49″N 1°47′29″W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0001507 |
1 | |
Alde Zaharrean dago, Armen plazan, eta Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Maria elizaren alboan.
Historia
Laukizuzen oinarria duen gotorlekua da, Erdi Aroaren amaieran Antso II.a Nafarroakoak eraiki zuelarik. Gerora, 1194an Antso VI.a Nafarroakoa muinoaren gainaldera zabaldu zuen. 1200an Alfontso VIII.a Gaztelakoak Gipuzkoa bereganatu zuenean, jada leku hartan gaztelu bat bazela egiaztatu zen. Beranduago, Errege-erregina katolikoek gaztelu berri bat eraiki eta ondoren Karlos I.a Espainiakoa eta V.a Alemaniakoak handitu eta zaharberritzea agindu zuen (hortik gaur egun hain hedatua dagoen gazteluaren izendapena), horretarako artilerria plataforma laukizuzen bat eraiki zen, hau eraikinaren aurrealdearen ezaugarri nagusia bilakatuko zelarik.
Historiako zatirik handienean koartel gisa eta militar plaza horretako agintariaren egoitza bezala erabilia izan zen. Historiaren gertakizun ugari jasan izan zituen. 1660an espainiar infanta eta gerora Luis XIV.a Frantziakoa erregea izango zena Faisaien uhartean ezkondu behar zirenean espainiar errege familiaren egoitza izan zen. 1794an frantziar gudarosteek zeharo hondatu zuten.
XX. mendearen hasieran eraikinaren hondakinak besterik ez ziren gelditzen. 1968an zaharberritua eta Paradore Nazionala bihurtua izan zen, gaur egun funtzio horrekin jarraitzen du, Gipuzkoan mota hortako ostatu bakarra delarik.
Iruditegia
- Ataria.
- Harrera gela.
- Eraikinaren alboa.
- Barnealdea.
- Barnealdea.
Ikus, gainera
- Gipuzkoako kultura ondasunak
- Gipuzkoako jauregi eta dorretxeen zerrenda
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |