Hondarribi zuri

Hondarribi zuria mahats zuriaren euskal barietatea da. Batez ere txakolina ekoizten den lurraldeetan dago sartuta

Hondarribi zuri
Sailkapen zientifikoa

Datu orokorrak
Koloreazuri

Ezaugarriak

Hondarribi zuriaren mahastiak Getarian.

XIX. mende arte mahats mota hau nahiko zabalduta zegoen eta hektarea asko zeuden Euskal Herrian. XX. mendean, aldiz, dezente jaitsi zen barietate honen hazkuntza; mende horren azken hamarkadetan, ordea, txakolinaren ekoizpena gora egin zuenean, galdutako lurrak berreskuratu zituen.[1]

Ekoizpen txikia duen espeziea da eta horren eraginez haren zabalkundea murriztu egin da. Arraroa da 8.000 kg/ha edo 60 hl/ha baino gehiago ekoiztea. Horregatik, txakolina egiteko garaian Hondarribi beltzarekin nahastea onartuta dago, baita ere, baina kantitate txikiagoekin, petit corbu, ixkiriot handi eta ixkiriot ttipi mahatsekin nahastea. Landare hauek mahatsa eta mahats-mordo txikiak ematen dituzte. Mahats horiekin ekoiztutako ardoek madariaren, eta fruitu exotikoen usain intentsuak dituzte, fruitu garrazkien, loreen eta belarren ñabardurez. Azidotasun dezente izaten dute eta alkoholaren graduazio ertainetik neurritsura.

Urte onak direnean eta ardoa heltzeko egoera egokiak ematen direnean, ardo lurrintsuak eta orekatuak lor daitezke.

Sinonimoak

Hondarribi izenaren aldaera guztien araberako izenak ditu: Hondarrabi zuri, Honddarbi zuria... Hondarribi zuria ere courbu blanc mahatsaren sinonimotzat ere ematen da.[2]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Hidalgo Togores, José. (PDF) Tratado de enología. (Noiz kontsultatua: 2018-05-22).
  2. (Ingelesez) Vitis International Variety Catalogue VIVC. (Noiz kontsultatua: 2018-05-22).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.