Hondakin erradioaktibo

Hondakin erradioaktiboak, elementu kimiko erradioaktiboak dituzten eta funtzio praktikorik betetzen ez duten hondakinak dira. Maiz, fisio nuklearra bezalako prozesu nuklearren azpiproduktu bat dira. Hondakina ere sortu daiteke erreaktore edo arma nuklearrentzako erregaien prozesamenduaren bidez edo medikuntzarako aplikazioen bidez, erradioterapia edo medikuntza nuklearra bezalakoak.

(Gaztelaniaz) Zentral nuklear bateko hondakinen kudeaketa eta produkzioa

Sailkapena

  • Sailkatu beharrik gabeko hondakinak (edo salbuetsiak): duten erradioaktibitate maila ez da pertsonen osasunerako edo ingurumenerako kaltegarria, ez gaur egun ez etorkizunari begira. Material konbentzionaltzat erabil daitezke.
  • Aktibitate baxuko hondakinak: erradioaktiobitate gamma edo beta daukate maila hauek baino txikiagoak badira: 0,04 GBq/m³ likidoak badira, 0,00004 GBq/m³ gaseosoak badira, edo kontaktu dosiaren tasa 20 mSv/h baino txikiagoa bada gaseosoan kasuan. Gainera, sailkapen honetakoak kontsideratzeko, semidesintegrazio periodoa 30 urte baino gutxiagokoa izan behar da. Gainazaleko almazenamenduetan almazenatu behar dira.
  • Aktibitate ertaineko hondakinak: gamma edo beta erradioaktibitatea daukate aktibate baxuko hondakinkoek baino maila handiagoarekin, baina, 4GBq/m³ baino txikiagokoa likidoekin, gaseosoak edozein aktibitatearekin edo solidoak euren kontaktu dosia 20 mSv/o gainditzen duenean. Aktibitate baxuko hondakinak bezala,bakarrik kontsideratu daitezke sailkapen honetakoak, semidesintegrazio periodoa 30 urte baino txikiagoa duten hondakinak. Gainazaleko almazenamenduetan almazenatu behar dira.
  • Aktibitate handiko hondakinak: erradioaktibitate alfa amititzen duten material guztiak eta aktibitate ertaineko hondakinetan ezarritako erradioaktibitate mailak gainditzen dituzten erradioaktibitate beta edo gamma emititzen duten edozein material. Baita ere sailkapen honetakoak dira, semidesintegrazio periodoa 30 urte baino gehiagokoa dutenak ( actínido minoritarioa adibidez). Almazenamendu geologiko sakonetan (AGP) almazenatu behar dira.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.