Hondakin-uren arazketa

Gizakiok etengabe kontsumitzen dugu ur geza. Ur geza disolbaturiko gatz batez ere sodio kloruro, gutxi duen ura da. Gizakiak, uraren arazketa izeneko tratamendu baten bitartez, garbitu eta edan dezake, edateko ura lortuz.

Gure inguruko hirietan 250-300 litro ur kontsumitzen dira gutxi gorabehera, biztanle eta eguneko, baina kantitatea askoz handiagoa ere izan daiteke, urteko sasoiaren arabera. Esaterako, neguan ur kontsumoa handiagoa da udan baino, berogailuak erabiltzeagatik. Gainera, zenbat eta handiagoa hiria edo industrializatuagoa lurraldea, ur gehiago gastatzen da biztanleko.

Ura behin erabilita, substantzia kutsagarriekin nahastuta geratzen da, adibidez, koipeak, olioak, detergenteak, xaboiak eta era guztietako hondakinak, ura berriz erabiltzea galarazten dutenak. Ur horri, baldintza horietan dagoenean, hondakin-ura esaten zaio.

Gehienetan, hondakin-urak jarraian isurtzen dira ibaietara eta itsasora, baina gaur egun, gero eta handiagoa da arazten den ur kantitatea. Aipatutako arazte-prozesuetan metodo fisikoak, kimikoak eta biologikoak erabiltzen dira kutsatzaileak uretatik banatzeko edo desagertzeko.

Helburua zein den argi dago, ura berriz egokia bilakatzea giza kontsumorako. Horretarako, araztu ondoren potabilizazio-instalazioetara bideratzen da. Bertan, ura zenbait prozesuetatik pasatzen da, helburua lortu arte.

Araztegiek hainbat abantaila dituzte baina horietatik onuragarriena ura guztiz aprobetxatzen dela, eta gaur egun oso garrantzitsua da.

Aurre-tratamendua

Orokorrena hasierako tratamendu honetan urak dituen hondakinak ezabatzea da helburu nagusia. Horretarako, prozedura hau jarraitzen da:

Uraren bilketa

Gure etxera iristen den ura hainbat lekuetatik etorri daiteke. Gehienak lurpeko urak dira, arroken pitzadura eta poroetan arrapatuta. Ur hau puru samarra izan daiteke, klarionetik eta honen antzeko arroketatik iragaztearen ondorioz, eta horregatik, batzuetan tratamenduaren pauso batzuk saltatu egin daitezke, zabor eta material organikoa duelako.

Zaborraren ezabaketa

Erreserba edo ibaietako uretik, ordea, azaldutako hau ezabatu behar da tratamendu kimikora igaro baino lehen. Lehenengo pausoa kasu hauetan, zabor gehiena uretatik ezabatzea da. Hau prozesu mekaniko sinple bat da, non ura zabor hau biltzen duen sareta batetik pasatzen den. Aurretik ezabatze honek, ondorengo prozesuetan oztopoak agertzea ekiditen du.

Etxeko uraren tratamendua

Tratamendu kimikoak

Koagulatzaileen gehikuntza

Prozeduren zehar ur kantitate handi bat galdu daiteke, baina horrek ez du laguntzen zati txikiagoak ateratzen, edo sustantziak uretan disolbatzen . Hemen da kimikak bere lehenengo lana egiten duen momentua. Materia organikoa kentzeko, koagulatzaile kimikoak gehituak dira. Arruntenak, aluminio sulfato edo burdin (III) kloruroa dira. Koagulatzaileen lana materia organikoen partikula txikien karga negatiboak uretan neutralizatzea da, beraien arten aldaratzeari utziz eta beraien artean metatzen derrigortuz.Gertatzen den erreakzio kimikoa ondo hau da:

Al2(SO4)3 + 6 H2O --> 2Al(OH)3 + 3 H2SO4

Koagulatzaile hori gehitzerakoan hidroxido bat sortzen da. Hidroxido hori uretan disolbaezina da.

Sedimentazioa

Malutapen izeneko prozesuaren bitartez elkartutako sustantzien tamaina handitu egiten da. Ondorioz, sortutako partikulak hauspeatuZ. Sustantzia horien hauspeatzen eragiteko sustantzia koloidalen aurkako kargako elektrolito bat gehitzean gertatzen da.

Koagulazioaren eta malutapen prozesuaren ondorioz sortutako lokatza, hurrengo fasean egonkortzen da, uretatik erantzia izatea ahalbidetuz. Lokatz hau neurri batean metal hidroxidoez dago eratua, koagulazio prozesuan sortuak eta material organikoak kenduak. Erabilpen esanguratsuenetako bat, uzta hazten den soroetara gehitzea da. Honek ez badu funtzionatzen, zabortegira edo erraustua izatera eraman behar da.

Iragazpena

Lokatza uretatik kendu ondoren, iragazpenera pasatzen da. Hemen, materiaren kapetatik pasatzen da materia organikoa eta koagulazioaren ondoren ezabatu ez diren partikulak ezabatzeko. Arrunki erabiltzen den materiala hare geruza bat da grabila geruza baten gainean, baina ikatza ere erabili daiteke, honek urari zapore txarra eman dakiokeen sustantziak kentzen laguntzen du.

pH aldaketa

Behin ura iragazia izan dela, bere azidotasuna doitu daiteke. Ur oso azidoak hodien korrosiora eraman dezake, baita uraren kolorgabetzera ere. Metal toxikoak erreserban geratzea ere gerta daiteke. Azidotasuna gutxitzeko, ura, karea duten filtro batzuen artetik pasatzen da, eta hau gehienbat kaltzio karbonatuz dago osatua. Kaltzio karbonatoak uraren pH-a igotzea eragiten du, azidotasuna kenduz. Alderantziz, azidoak gehituak izan daitezke baita ere uraren pH-a oso altua bada, naiz eta hau hain ohikoa ez izan. Uraren leuntasuna ere egin daiteke puntu honetan.

Eragile ez-mingarrien gehikuntza

Tratamendu planta batzuetan, beharrezkoa da anti-korrosiboak gehitzea puntu honetan, hoditerien metala uretan sartzea sahiesteko. Ortofosfato izeneko produktu kimikoek, azido fosforikoa bezala, proposamen honetarako erabiltzen dira. Ortofosfato hauek berunak partikularki ura kutsatzea ekiditen dute, berun (II) fosfato konplexu batzuk eratuz hoditerien barnealdeko gainazalean disolbaezinak direnak.

Tratamendu sekundarioak

Bigarren mailako tratamendu hauek prozesu biologikoen bidez burutzen dira. Eta helburu nagusia aurreko tratamendutan ageri diren materia organikoaren murriztea da. Materia organiko hori gehienetan janari-hondarrak, xaboiak eta garbigarriak izaten dira. Oxidazio prozesu baten bidez murrizten da materia organiko hori. Prozesu hau burutzeko tangan dauden bakterio eta protozoo aerobikoak erabiltzen dira.

Materia organikoa + bakterioak + O2 → CO2 + H2O + energia

Prozesua burutu ondoren, materia organiko hori beste dekantazio baten bidez bereizi egiten da uretatik.

Hainbat tratamendu sekundario daude: lohi aktibatuak eta bakterio geruza esate baterako. Helburua berdina da baina desberdintasun nagusi bat dute. Adibidez, lohi aktibatuak izeneko tratamenduan bakterioak uretan isuri egiten dira eta bakterio geruzan parte hartzen dituzten bakterioak geruza batean isuri egiten dira.

Uraren arazketa

Ura etxeetara bidaltzeko prest egoteko oraindik urak izan ditzakeen bakterio edo birusak hil behar dira.

Klorazioa

Nahiz eta puntu honetan solido eta disolbatutako sustantzia guztiak ezabatuak izan diren, bakterio eta birus bezalako patogenoak agertu daitezke oraindik. Horregatik, ura desinfektatu egin behar da hoditerien saretik pasa ahal izateko, etxeetara iritsi baino lehen. Hau, urari kloro kantitate txikiak gehituz lortzen da normalean. Kloroa oxidatzaile indartsu bat da, zelula paretak suntsitzen dituena eta entzimen eta patogenoen proteinen inaktibazioa eragiten duena. Hala ere, uraren klorazioa ez dago guztiz arriskutik kanpo. Kloroak erreakziona dezake uran mantentzen diren konposatu organikoen hondakinezko mailekin trihalometano (THM) izeneko konposatuak eratzeko. Konposatu hauek potentzial kartzinogenoa dute; ez dira aurkitu seinalerik hauek minbizia eragin dezaketenik gizakietan, baina demostratu da kantzerigenoak direla animalietan. Hala ere, uraren klorazioaren onurek, uretatik eratorritako gaixotasunen transmisioa ekiditen dute, adibidez kolera eta tifoideak, gainera, soberako THM-engatik minbiziaren arriskuaren handiagotze posiblea ekiditen dute.

Desinfekzioa

Uraren THM mailak gertutik kontrolatuak dira eta ezin dituzte baimendutako mailak gainditu. Gainera, uretako konposatu organikoen presentzia denez THM-en sorrera errazten duena, honen ondorioz klorazioa materia organikoa filtrazio bidez ezabatu ondoren egiten da. Zenbait instalazio arazo horri aurre egiten ari zaizkio, ozonoa kloroa ordez erabili ahal izateko ura desinfektatzeko. Hala ere, kloroaren abantaila da hondakin kopuru bat uretan geratzen dela tratamendu planta utzi ondoren, uraren patogeno-gabezia mantenduz etxera iristen den arte.Azkenik, area batzuetan non fluor kontzentrazioa naturalki baxua den, fluor-a ere gehitua izan daiteke urak tratamendu planta utzi baino lehen. Honen helburua hortzen erorketa ekiditea da. Honen guztiaren ondoren, ura azkenik irten daiteke tratamendu plantatik eta gure etxeetara iritsi.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Compound Interest (2016). The Chemistry Behind Your Home’s Water Supply
  2. Rigola, M. (1990). Tratamiento de aguas industriales: Agua de proceso y residuales. Barcelona: Marcombo.
  3. Aguas del mare nostrum. Depuradoras fisico-quimicas. Depuradoras industriales.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.