Homozigoto

Bizidun diploideetan, organismo bat homozigotoa da gene batekiko gene horren bi alelo berdinak dituenean. Hots, homozigotoak gene bereko bi alelo berdinak ditu.

Homozigotoari ere arraza purukoa deritzo.

  • Genotipo homozigoto gainartzailea alelo-bikotea osatzen duten alelo berdinak gainartzaileak direnean agertzen da (adibidez, AA)
  • Genotipo homozigoto azpirakorra alelo-bikotea osatzen duten alelo berdinak azpirakorrak direnean agertzen da (adibidez, aa)

Esaterako, ilarraren haziaren kolorea mugatzen duen geneak bi alelo ditu: batek hori kolorea eragiten du (A), eta besteak kolore berdea (a). Alelo gainartzailea A da (horrek esan nahi du heterozigoto guztiak -Aa- horia izango dutela fenotipoa).

AA organismoa homozigoto gainartzailea izanen da, eta aa homozigoto azpirakorra.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.