Homogeneo eta heterogeneo
Homogeneo eta heterogeneo terminoak substantzia, gorputz, multzo edo sistema bateko osagaiek edo elementuek izaera, propietate edo egoera berdin edo antzekoak dituzten adierazteko erabiltzen dira. Dena delakoa homogeneoa dela edo homogeneotasuna esango da bere baitan izaera edo propietate berdinak dituzten gaiak badaude. Gai edo elementu horiek izaera ezberdina badute, berriz, substantzia, gorputz, segida edo sistema heterogeneoa dela edo heterogeneotasuna duela esango da. Adibidez, pertsona-talde bat heterogeneo dela esango da, bere baitan ezaugarri ezberdinetako pertsonak biltzen badira. Taldeko kideak antzekoak badira, taldea homogeneoa dela esango da.
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: homogeneo . |
Homogeneo eta heterogeneo terminoek erabilera zabala dute hainbat zientzia eta jakintza-arloetan:
- matematikan, funtzio homogeneoa, funtzio mota bat.
- kimikan, katalisi heterogeneoa eta homogeneoa ditugu.
- matematikan, ekuazio homogeneoa, termino independentea 0 den ekuazioa
- soziologian, gizarte-homogeneotasuna.