Home (Washington)
Home (lit. etxea/herria) Pierce konderriko (Washington, AEB) erroldak izendatutako leku bat da. 2010eko erroldaren arabera, 1.377 biztanle zeuden. Komunitatea Key penintsulan dago, Carr Inlet-en urak mugatzen ditu eta Puget Sound-en hedapen bat da. Home hondartza-etxeen herri bat da nagusiki, nahiz eta XX. mendearen hasieran anarkisten komunitate utopikotzat jo zuten.[1][2]
Home | |
---|---|
erroldak esleitutako lekua | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Washington |
Washingtoneko konderri | Pierce konderria (Washington) |
FIPS kodea | 53-31985 |
Geografia | |
Koordenatuak | 47°16′37″N 122°45′58″W |
Azalera | 16.466423 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 1.543 (2020ko apirilaren 1a) 166 (2010) |
Dentsitatea | 93,71 bizt/km² |
Etxebizitzak | 596 |
Hiru familik sortu zuten (George eta Sylvia Allen, Oliver eta Delana Verity, eta Frank eta Annie Odell) Home Kolonia 1896ko otsailaren 10ean. Taldea Glennis-en bizi izandu zen, Pierce konderriko ekialdeko Bellamite kolonia sozialista batean, koloniak behea jo arte. Gogobete gabe Glennis-en gertatutakoarekin, norbanako autonomia gehiago eredutzat izatea erabaki zuten.
26 akre lur bakoitza 7 dolarretan erosi ostean, taldeak, hamazazpi taldekideek, Mutual Home Association (lit. Etxe/Herri mutualistaren erakundea) gisa antolatu ziren 1898ko urtarrilean. Taldekideei 2 lursail akre saldu zitzaizkien haiekin nahi zutena egin zezaten, eta erakundeak lur gehiago erosteko erabili zituen irabaziak. Gainera, Martin Dadisman-ek 200 akre gehiago erosi zituen eta erakundeari dohaintzan eskaini zizkion. 1990ean, 91 biztanle zeuden Home-n, eta 155 1906an.
Erreferentziak
- Charles Pierce LeWarne, Utopias on Puget Sound, 1885–1915, Seattle, University of Washington Press, 1975; pp. 168-226.
- J. W. Gaskine, "The Anarchists at Home, Washington," The Independent, Vol.