Holyrood abadia

Holyrood abadia (Gurutze Santuaren abadia, eskozieraz) Eskoziako hiriburua den Edinburgon hondakinetan dagoen agustindar abadia bat da. Abadia hau (Holyrood jauregiaren lurretan dagoena, hau baino lehenagokoa delarik) 1128an eraiki zen David I.a Eskoziakoaren aginduz. A mailako eraikina izendaturik dago.

Holyrood abadia
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaEdinburgoko Hiria
Koordenatuak55°57′11″N 3°10′18″W
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1128
KomisarioaDavid I.a
Erlijioakatolizismoa
Ondarea
SM13031

    Izenaren etimologia

    "Rood" gurutze (cross) esateko eskoziar hitz bat da, Jesus gurutziltzatu zuten gurutzea esan nahi duena; beraz, izena, "Gurutze Santua" edo Holy Crossen baliokidea da. Elezahar batek David I.a erregeak basoetan ehizan zailtasunak izan zituela eta bere adarretan dizdiratzen ari zen gurutze bat zuen orein batek salbatu zuela dio, nori toki horretan eliza bat eraikiko zuela zin egin zion.

    Abadiaren sorreraren elezaharra

    Beste elezahar baten arabera, 1127an, David I.a erregea Edinburgotik gertuko basoetan ehizan ari zenean, bapatean bere burua arriskuan ikusi zuen orein baten adarrak parean zituela. Bi anaik, Johannes eta Bregan izenekoak, Strathclyde Garaiko Crawford Baroitzakoak, erregea salbatu zuten. Esker on bezala, erregeak bi anai horiek zaldun egin zituen eta Holyrood abadia sortu zuen hurrengo urtean. Egun horretatik aurrera, Crawford familiaren adar horrek adarren artean urrezko gurutze bat zuen orein buru baten tontorra hartu zuten euren armarritzat abadiaren sorrera gogoratzeko. Familia honek Tutum Te Robore Reddam (Gure indarrak indarra emango dizu) leloa hartu zuen.

    Erabilera eta hondakinak

    XV. mendetik, Holyrood abadia errege koroaketa eta ezkontza asko ospatu diren tokia izan da, baina eraso ugari ere jasan ditu. Anglo-eskoziar gerran Henrike VIII.a Ingalaterrakoak, Edward Seymourrek eta Earl Hertfordekoak abadia arpilatu zuten 1544an, ondoren Somerseteko Babesle bezala, asaltu bat egin zuen, eraikinei kalte handia eraginez. Jakue II.a Ingalaterrakoa Jesuiten eskola bat jarri zuen Holyrooden eta 1688ko maiatzean Karduaren Ordenarentzat abadia kapera katoliko erromatar bihurtzera behartu zuen, kongregazio protestantea Canongate Kirk berrira joan zelarik. Ondoren, 1688ko azaroan, Gilen III.a Ingalaterrakoak Iraultza Loriatsua aurrera eraman zuenean, Edinburgoko herritarrak eliza eta errege kripta arpilatzera sartu ziren. 1691n, Canongate Kirkek abadia tokiko eliza parrokial bezala aldatu zuen. Zaharberritze lanean abadiaren sabaia sartu zen, 1758an berreraiki zena, baina sabaia urakan baten ondorioz behera etorri zen 1768an, egundaino hondakinetan geratuz.

    Koroazioak

    Hilobiak

    Beste gizon emakume haundiren artean, honako errege-erregina hauek daude bertan hilobiratuta.

    Iruditegia

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.