Holtzarteko arroilak
Holtzarteko arroilak Larrainen (Zuberoa) kokaturiko bi haitzebaki estu dira, Olhado eta Olhadübia izena dituztenak, erosioaren bidez eratu dituzten erreken izen berdinak. Holtzarte, izatez, bi arroil horien arteko zatiari deritzo.
Holtzarte | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 489 m |
Mota | arroila |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°00′07″N 0°55′34″W |
Mendikatea | Pirinioak |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak |
Barruti | Oloroe-Donamariako barrutia |
Kantonamendu | Atharratze-Sorholüzeko kantonamendua |
Frantziako udalerri | Larraine |
Ur-gorputza | Olhadoko erreka |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Logibarretik (Larraine) |
Geografia
Basabürüako paisaia, arroil sakonez osaturik dagoen paisaia karstikoa da, zeinetan Holtzarteko arroilak (100 eta 300 metro arteko altuerarekin), Kakuetakoarekin batera ikusgarrienak diren.
Orain dela 80 milioi urte eratu ziren Olhado eta Olhadibia erreken erosioaren ondorioz. 420 metrotako altueran, Olhado ibaia Olhadübi arroilarekin batzen da, azken hau Sardekagañatik datorren Olhadübi errekak eratua izan zena. Bi erreka (eta arroil) hauek batzen diren lekuan dago Holtzarteko zubi famatua (580 m-tako altueran). Berau, Lombardi Marcelloren Atharratzeko altzairu-fabrikako langile italiarrek eraiki zuten 1920an Holtzarteko basotik egurra atera ahal izateko. Zubi eseki ikusgarri honek, arroila gurutzatzen du, Olhadoko errekatik 140 metroko altuerara.
Sarbidea
Holtzartera heltzeko, Logibarretik (380 m.) hel daiteke RD-26 ibilbidea jarraituz, nahiko bide maldatsu batetik. 45 minutu inguru behar dira oinez Logibarretik zubira heltzeko.
- Arroila.
- Zubia, aurrean Holtzarteko basoa
- Zubia hurbiletik ikusia
- Zubia eta arroila
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |