Holokaustoa

Holokaustoa (grezieratikː ὁλόκαυστον, holos, «guztia» + kaustos, «erreta»)[1] , Shoah izenaz ere ezaguna (hebreerazko השואה izenetik), genozidio sistematikoa izan zen, naziek eta haien laguntzaileek Bigarren Mundu Gerra bitartean gauzatu zutena juduen aurka.[2]

Holokaustoa
Irudia
Motagenozidio
bortxakeria etnikoa
arrazismo
Gizadiaren aurkako krimen
Gorroto-delitu
state crime (en) Itzuli
Honen parte daJuduen kanporatzea
Denbora-tarte1941 - 1945
Databaliorik ez
KokalekuGerman-occupied Europe (en) Itzuli
Hirugarren Reicha
Sarraski-esparru
HerrialdeaHirugarren Reicha
Pertsona hilak6.000.000
ErantzuleAdolf Hitler
Heinrich Himmler
Reinhard Heydrich
SS-Totenkopfverbände (en) Itzuli
Gestapo
Wehrmacht
Inputatua
Osatuta

Alemanian hasi ziren juduen kontrako lehen erasoak, Hitler agintari zela. Hala, 1938tik aurrera indartu egin ziren juduen kontrako neurriak; kontzentrazio esparruetan sartu zituzten, eta askok eta askok Europako beste herri batzuetara edo Ameriketara ihes egin behar izan zuten. Bigarren Mundu Gerran naziek beren mendean zuten Europako lurralde guztietara zabaldu ziren juduen kontrako erasoak. 1942tik aurrera, juduak hiltzeko Endlösunga (Azken Konponbidea) jarri zuten indarrean: gas ganberak eta labeak prestatu eta han hil zituzten 5.700.000 judu inguru[3].

Naziek genozidioa praktikara eramateko erabakia 1941eko udaren amaieran eta udazkenaren hasieran hartu zuten, eta programa genozidak 1942ko udaberrian hartu zuen punturik gorenena. 1942ko bukaeratik aurrera, biktimak karga-trenetan garraiatzen ziren, batez ere kontzentrazio-esparruetara bideratuak; han, gehienak sistematikoki hiltzen zituzten gas-ganberetan. Horren guztiaren planifikatzailea eta administratzaile nagusia Heinrich Himmler izan zen.

Gainerakoan, Adolf Hitlerren erretorika antisemita errepikatuak sustatu zuen hilketak gauzatzea eta, horretaz landa, Hitlerrek berak onartu zuen. Hala, 1941 eta 1945 artean, Europako juduen populazioa sistematikoki jazarri eta hil zen, XX. mendeko genozidio handienean. Hala ere, sarraski hori ez zen juduetara mugatu, opresio eta hilketa-ekintzak beste talde etniko eta politikoetara zabaldu ziren. Alemaniako estatuaren beso bakoitzak genozidioaren logistikan parte hartu zuen, eta Hirugarren Reicha Estatu genozida bihurtu zuen.

Nazien biktima ez juduak honako hauek izan ziren: komunistak eta politika ezkertiarreko sektoreetako kideak, homosexualak, ijitoak, Jehovaren Lekukoak, ezgaitu fisiko eta mentalak eta gerrako presoak.

Terminologia

«Holokausto» terminoak suak kontsumitutako sakrifizioari egiten dio erreferentzia; lehen erabiltzaileak 1950eko hamarkadaren amaierako historialari juduak izan ziren[4]; hitza 1960ko hamarkadaren amaieran orokortu zen. Shoa izenaz ere ezaguna da: hebreeratiko hitza da, "hondamendia" esan nahi duena.[5]

Holokaustoaren jatorri historiko eta ideologikoak

Holokaustoko lehendabiziko urratsak Kristallnacht-en (kristal gaua, 1938ko azaroaren 8an eta 9an) eta T-4 Eutanasia Programan gertatu ziren. Hortik Einsatzgruppen (hil-taldeak) sortu ziren. Holokaustoko kapitulu nagusia, dena den, kontzentrazio zein sarraski-esparruak izan ziren, zeinen bidez naziak jomugan zituzten pertsona guztiak erailtzen saiatu ziren.

Juduak izan ziren Holokaustoaren biktima nagusiak, Azken Konponbidea izeneko operazioan. Erailen kopuru aipatuena 6.000.000koa da, nahiz eta batzuetan 5.000.000 erail zituztela aipatu. Baina orobat genozidio hori nozitu zuten beste giza talde batzuek ere, hala nola 220.000 ijitok (Europan zirenen laurden bat), Sobietar Batasuneko 2,8 milioi gerra presok, errusiarrek (18 miloi zibil),[6] poloniarrek (3 milioi poloniar judutar, eta judu ez ziren beste 2 milioi), elbarriek, homosexualek, Jehovaren lekukoek, komunistek, eta politikaren nahiz erlijioaren arloko beste hainbat aurkarik.

Historialari guztiek halere ez dute talde horien guztien jazarpena Holokaustoaren definizioan sartzen. Batzuen ustez, juduen jazarpena baizik ez da sartzen Holokaustoaren barruan. Beraz, zein definizio hartzen den, biktimen kopurua asko aldatzen da.

Oinarri ideologikoak

Hirugarren Reicharen helburu nagusietako bat Europako arraza-berregituraketa izan zen. Bertan, antisemitismoak funtsezko eginkizuna izan zuen, honek aldarrikatzen zuen «judua» gaitz guztien jatorria zela, bereziki internazionalismoa, bakezaletasuna, demokrazia eta marxismoa, kristautasunaren, Ilustrazioaren eta masoneriaren sorreraren erantzulea zela. Ideologia horretaz gain, genozidioaren exekuzioaren euskarria Alemaniako gizartea izan zen, Europako gizarte modernoena eta garapen tekniko handiena zuena, eta burokrazia antolatu eta eraginkorra zuen.[7]

Weimarko Errepublika

1919tik 1933 arte Alemaniak izan zuen erregimen politikoa izan zen. Lehen Mundu Gerrako porrotaren ostean, Weimar hirian nazio-batzarra bildu zen, herrialdeari konstituzioa emateko. Gobernu era berria gorabehera, Errepublikaren izen ofiziala Deutsches ReichAlemaniar Inperioa») zen. Weimarko Errepublika historialariek asmatutako esapidea da.

Weimarko Errepublika Alemanian demokrazia liberala eratzeko lehendabiziko saioa izan zen. Garai gatazkatsua izan zen, eta Errepublikak ezin izan zion aurre egin. 1929ko krisi ekonomikoa zela eta, langabezia guztiz zabaldu zen Alemanian barrena. Miseria-giro hartan eskuin muturreko Alderdi Nazionalsozialistak gora egin zuen eta, 1933ko urtarrilean, aginpidea hartu zuen Hitlerrek, hauteskundeetan lehen indarra izan zirenean.

Nazien diktaduraren makina abiarazia zen: oposizioa gupidagabe suntsitu ondoren, jaun eta jabe bihurtu ziren, Gestapo polizia politikoan oinarriturik: naziek Reichstag-i su emandakoan, komunistak eta sozialistak garbitu zituzten; juduen aurkako esetsaldia izugarri areagotu zen eta, azkenik, alderdi nazionalsozialista barneko oposizioa deuseztatu zuten («Labana luzeen gaua», 1934ko ekainaren 30ean). Reichsführer bihurturik, Hitlerrek Alemania gerrarako prestatu zuen.

Antisemitismoa alemaniar gizartean

Alemanian, kristautasunaren sorreratik Europan izan zen konstante historiko (antijudaismoa) baten sentimendua, XIX. mendearen amaieran nabaritu zen, antisemitismoaz hitz egiten hasi zen momentuan. Mende horretan zehar, judu batzuk beren erlijioaren marjinaltasuna konpontzen saiatu ziren, bai kristautasunarekin parekatuz, bai judaismo mota berri bat sortuz. Horren ondorioa antisemitismoa zabaltzea izan zen, inguru intelektualetan barne.[8]

Antisemitismoa nazismoan

Testuinguru horretan sortu zen Alemaniako Langile Alderdi Nazional Sozialista (NSDAP), alderdi nazia, 1919an Munichen. 1920ko programa ofizialak alemaniar guztiak Alemania Handi baten barruan batzea proposatzen zuen, eta odol edo arraza alemaniarreko pertsonak bakarrik izatea nazionalak zehazten zuen. Esplizituki, gainera, NSDAPek kristautasun konstruktiboa aldezten zuen, eta espiritu «judeomaterialistaren» aurka borrokatzen zuen herrialdearen barruan eta kanpoan.[9]

Bere buruzagi nagusiaren lehen deklarazio politiko ezaguna, Adolf Hitler armada alemanaren kabo ohia, 1919ko irailaren 16ko gutunean azaltzen da, juduen auziari buruzkoa zen, komunitate judua arraza-talde hutsa zela eta ez talde erlijiosoa zioen.[10]

Bere oinarri nazionalista eta antisemitekin, alderdi nazia pixkanaka garatzen joan zen, militanteen eguneroko jarduera bizi eta deigarrian oinarrituta. 1919 eta 1924 artean, Bavariara mugatu zen bere ekintza-eremua. Han, alemanen masa heterogeneoa atzeman zuen, antzinako soldaduek, antikomunistek eta antisemitek osatua, eta, oro har, iraultza nazional baten ideiak erakarritako desklasatuek osatua.

Bere ideia antisemitak Hitlerrek nahiz beste nazi batzuek, hala nola Alfred Rosenberg, Julius Streicher edo Hermann Esser-ek emandako diskurtsoetan azaltzen ziren maiz, eta juduen aurkako neurri sendoak hartzeko beharra azpimarratzen zuten, Alemaniako gizartean zuten eragina erabat ezabatzeko.

Juduen aurkako neurri nagusiak

1933:

  • Medikuen, merkatarien, irakasleen, abokatuen eta ikasle juduen aurkako boikota.
  • Juduei medikuntzan eta abokatutzan aritzea eta kargu publikoak izatea debekatu zitzaien.
  • Apirilak 1: juduen denden aurkako boikota.
Antisemitismoa Alemanian eta alderdi naziak eginiko boikota. Horrela dio pankartak: Alemaniarrak, defenda zaitezte! Ez erosi juduen dendetan!, 1933ko apirilaren 1a

1935: Nurenbergeko Legeak:

  • Juduek Reicheko herritar izateari utzi zioten.
  • Juduen eta alemaniarren arteko harremanak debekatu ziren.
  • Juduei Reicheko bandera altxatzea debekatu zitzaien.

1938

  • Haur juduei eskolara joatea debekatu zitzaien.
  • Juduek bost mila markotik gorako ondasunak aitortu behar zituzten.
  • Juduen jabetzako industriak edo saltokiak desjabetu ziren.
  • Mediku eta abokatu juduek beren tituluak galdu zituzten.
  • Izen judua ez zuten juduek "Sara" edo "Israel" jarri beharko zuten aurretik.
  • Juduei J letraz markatutako pasaporte berriak eman zitzaizkien.
  • Juduei toki publikoetara joatea (antzokiak, zinemak, lorategiak, geltokiak), garraiobideak erabiltzea, eta goi-eskoletan matrikulatzea debekatu zitzaien.

1941

  • Juduak bortxazko lanak egitera behartu zituzten.
  • Irailak 3. SSetako funtzionarioek lehenengo gasestatze-saioak egin zituzten, Ziklon B gasa erabiliz, Auschwitzeko kontzentrazio-esparruan.
  • Sei urtetik gorako juduek ikur identifikatzaile bat eraman behar zuten arroparen kanpoaldean: Daviden izarra.

1942

Kontzentrazio-esparru nazien zerrenda

Izena Herrialdea

(gaur egun)

Esparru mota Funtzionamendu epea Atxilotu kopupru estimatua Hildako kopuru estimatua
Arbeitsdorf Alemania Lan esparrua 1942ko apirila- 1942ko urria gutxienez 600
Auschwitz Polonia Lan eta hilketa esparrua 1940ko apirila - 1945eko urtarrila 400 000 1 100 000-1 500 000
Bardufoss Norvegia Kontzentrazio esparrua 1944ko martxoa - ? 800 250
Belzec Polonia Hilketa esparrua 1942ko martxoa - 1943ko ekaina 600 000
Bergen-Belsen Alemania Multzokatze puntua 1943ko apirila - 1945eko apirila 70 000
Bolduque Herbehereak Atxiloketa eta zirkulazio esparrua 1943 - 1944ko udara
Bozen Italia Zirkulazioa 1944ko uztaila - 1945eko apirila 11 116
Bredtvet Norvegia Kontzentrazio eparrua ? ? ?
Breendonk Belgika Atxiloketa eta lan esperrua 1940ko iraila -1944ko iraila gutxienez 3532 gutxienez 391
Breitenau Alemania Lan esparrua 1933ko ekaina -1945eko apirila 8900
Buchenwald Alemania Lan esparrua 1937ko uztaila -1945eko apirila 250 000 56 000
Chełmno Polonia Hilketa esparrua 1941eko abendua -1943ko apirila; 1944ko apirila - 1945urtarrila 340 000
Dachau Alemania Lan esparrua 1933ko martxoa -1945eko apirila 200 000 gutxienez 30 000
Falstad Norvegia Atxiloketa esparrua 1941ko abendua - 1945eko gutxienez 200
Flossenbürg Alemania Lan esparrua 1938ko maiatza - 1945eko apirila gutxienez 100 000 30 000
Grini Norvegia Atxiloketa esparrua 1941eko ekaina - 1945eko maiatza 19 788 8
Gross-Rosen Polonia Lan esparrua 1940ko abuztua - 1945eko otsaila 125 000 40 000
Hinzert Alemania Biltze esparrua 1940ko uztaila - 1945eko martxoa 14 000 gutxienez 302
Kaufering/Landsberg Alemania Lan esparrua 1943ko ekaina -1945 apirila 30 000 gutxienez 14 500
Kauen

(Kaunas)

Lituania Ghetto eta barneratze esparrua
Klooga Estonia Lan esparrua 1943ko udara -2 1944ko iraila 2400
Le Vernet Frantzia Barneratze esparrua 1939-1944 13 350
Lwów, Janowska street

(L'viv)

Ukrania Hilketa eta lan esparrua 1941eko udara -1943ko azaroa
Majdanek

(KZ Lublin)

Polonia Hilketa esparrua 1941ko uztaila -1944ko uzataila 78 000
Malchow Alemania ? - 1945eko maiatza
Maly Trostenets Bielorrusia Hilketa esparrua 1941ko utzaila - 1944ko ekaina 200 000-500 000
Mauthausen-Gusen Austria Lan esparrua 1938ko abuztua - 1945eko maiatza 195 000 gutxienez 95 000
Mittelbau-Dora Alemania Lan esparrua 1943ko iraila - 1945eko apirila 60 000 gutxienez 20 000
Natzweiler-Struthof Frantzia Lan esparrua 1941eko maiatza - 1944ko iraila 40 000 25 000
Neuengamme Alemania Lan esparrua 1938ko abendua - 1945eko maiatza 106 000 55 000
Niederhagen Alemania Kartzela eta lan esparrua 1941eko iraila - 1943 hasiera 3900 1285
Oranienburg Alemania Multzokatze puntua 1933ko martxoa - 1934ko uztaila 3000 gutxienez 16
Osthofen Alemania Multzokatze puntua 1933ko martxoa - 1934ko uztaila
Płaszów Polonia Lan esparrua 1942ko abendua - 1945eko urtarrila gutxienez 150 000 gutixenez 9000
Ravensbrück Alemania Lan esparrua 1939ko maiatza-1945eko apirila 150 000 gutxienez 90 000
Riga-Kaiserwald

(Mežaparks)

Letonia Lan esparrua 1942 - 1944ko abuztua ¿20 000?
Sachsenhausen Alemania Lan esparrua 1936ko uztaila - 1945eko apirila gutxienez 200 000 100 000
Sobibór Polonia Hilketa esparrua 1942ko maiatza - 1943ko urria 250 000
Stutthof Polonia Lan esparrua 1939ko iraila - 1945eko maiatza 110 000 65 000
Lager Sylt

(Alderney)

Anglo-normandiar uharteak Lan esparrua 1943ko martxoa - 1944ko ekaina ¿1000? 460
Theresienstadt (Terezín) Txekia Ghettoa eta zirkulazio esparrua 1941eko azaroa - 1945eko maiatza 140 000 35 000
Treblinka Polonia Hilketa eremua 1942ko uztaila - 1943ko azaroa gutxienez 800 000
Vaivara Estonia Zirkulazio eta kontzentrazio-esparrua 1943ko iraila -1944ko otsaila 20 000 950
Varsovia Polonia Lan eta hilketa esparrua 1942 - 1944 40 000tik gora 200 000tik gora
Westerbork Herbehereak Multzokatze puntua 1939ko urria - 1945eko apirila 102 000

Azken konponbidea

«Juduen Auziko Azken Konponbidea» (alemanez Endlösung der Judenfrage) Adolf Eichmannek asmatutako esapidea da. Azken Konponbidearen gauzatzea Holokaustoko fase hilkorrena izan zen. 1942an Azken Konponbidea erabat gauzatu baino lehen, milioi bat judu hilaraziak ziren. Baina judu populazio osoa desagerrarazteko erabakiarekin batera, sarraskitze-esparruak eta Europako juduen hilketa sistematikoa abian jarri zen. Erabaki hau Wannseeko Konferentzian hartu zen, 1942ko urtarrilaren 20an. Bilera horretako oharrak ukigabe aurkitu zituzten Bigarren Mundu Gerrako aliatuek, eta frogatzat erabili ziren Nurenbergeko epaiketetan.

Oroimen eguna

Nazio Batuen Batzar Nagusiak urtarrilaren 27a izendatu zuen Holokaustoaren Nazioarteko Oroimen egun, 2005eko azaroaren 1ean onartutako erabakian (60/7 Erabakia). Hain zuzen, 1945eko urtarrilaren 25ean Armada Gorriak Auschwitzeko heriotza esparrua askatu zuela gogoratzen da egun horretan.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «aniversario de la liberación de Auschwitz, 6 claves de redacción» www.fundeu.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  2. (Frantsesez) «La Shoah (article abrégé)» encyclopedia.ushmm.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
  3. Lur entziklopedietatik hartua.
  4. Por ejemplo, en su informe sobre el juicio a Eichmann, Eichmann en Jerusalén, de 1963-64, Hannah Arendt aún utiliza la expresión «solución final».
  5. (Ingelesez) Reiter, Andrea. (2000-09-13). Narrating the Holocaust. A&C Black ISBN 978-0-8264-4737-1. (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  6. «El genocidio nazi en Rusia», lacomunidad.elpais.com.
  7. «Supplementum Epigraphicum GraecumSivrihissar (in vico). Op. cit. Op. cit. 334, n. 19.» Supplementum Epigraphicum Graecum (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  8. García Herrero, Jesús. La fe cristiana en la vida de un barrio obrero : (estudio sociológico-religioso sobre le Barrio de Belmonte, Madrid) /. Universidad Pontificia de Salamanca (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  9. «Supplementum Epigraphicum GraecumEurtemez (in vico). Op. cit. 354, n. 74.» Supplementum Epigraphicum Graecum (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  10. «Supplementum Epigraphicum GraecumAthens. Marmor Pent. Op. cit. 60, n. 82.» Supplementum Epigraphicum Graecum (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.