Hokkaidoko santutegia
Hokkaidoko santutegia (japonieraz: 北海道神宮 Hokkaidō Jingū) Sapporo hirian dagoen santutegi xintoista da. Hiriaren erdiguneko Chūō-ku barrutian dago.
Hokkaidoko santutegia | |
---|---|
北海道神宮 | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Hokkaido |
Subprefecture of Japan | Ishikari suprefetura |
Izendaturiko hiria | Sapporo |
Japoniako auzoa | Chuo-ku |
Chōchō | Miyagaoka |
Koordenatuak | 43°03′15″N 141°18′28″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1869 |
Erlijioa | sintoismoa |
Izena | Ōkuninushi (en) kunitama (en) Sukunabikona (en) Meiji enperadorea |
Arkitektura | |
Estiloa | Shinmei-zukuri (en) |
Kontaktua | |
Helbidea | 北海道札幌市中央区宮ヶ丘474 eta 474 Miyagaoka, Chūō-ku, Sapporo, Hokkaidō 064-8505 |
Webgune ofiziala | |
Historia
1866an japoniarren Sapporo asentamentamendua ezarri eta 1868an Meiji enperadoreak Hokkaidoren jabetza baieztatzeko Ōkunitama, Ōkuninushi eta Sukunahikona jainkoak santifikatu eta 1870an santutegia eraiki arazi zuen hiriaren erdian. Hasieran Sapporoko santutegia izena izan zuen baina 1964ean Hokkaidoko santutegia bihurtu zen, uharte osoaren erreferentzia izateko asmotan.
1974ean suak erre zuen eta gaur egungo eraikina 1978ko berreraikuntza da.
Ezaugarriak
180.000 m²-ko azalera dauka eta Maruyama parkearen barnean dago. gereziondoz inguraturik dago eta jende ugari etortzen da hamami garaian eta japoniarren urteberri egunean ere.
Jaialdiak
Ekainaren 14 eta 16 artean Sapporo Matsuri jaialdia izaten da bertan.
Kanpo lotura
- (Japonieraz)(Ingelesez) Webgune ofiziala