Hohle Felseko venusa
Hohle Felseko venusa (alemanez: Venus vom Hohlen Fels) edo Schelklingengo venusa (alemanez: Venus von Schelklingen) Hohle Fels leize-zuloan (Alemania) aurkitu den venusa da. 2008ko irailean aurkitu zuten venusa.
Hohle Felseko venusa | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | ezezaguna |
Sorrera-urtea | duela 40.000 urte |
Mugimendua | paleolitoko pinturak |
Aurkikuntza data | Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "[" |
Honen izena darama | Hohle Fels (en) |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | mammoth ivory (en) |
Genero artistikoa | Paleolitoko Venusa |
Deskribapena | |
Honen parte da | Aurignaciar |
Kokapena | |
Bilduma | Urgeschichtliches Museum Blaubeuren (en) eta Blaubeuren |
Koordenatuak | 48°22′45″N 9°45′14″E |
Historia | |
Erakusketak | Bewegte Zeiten. Archäologie in Deutschland (en) |
Ezaugarriak
Tamaina txikia baina garrantzia handia du. Sei zentimetro baino ez du neurtzen, baina 40.000 urte inguru ditu, orain arte landutako lehen giza iruditzat jotzen zen Willendorfeko venusak baino 10.000 gehiago[1].
Horrenbestez, mamut hortzaren boliz egindako piezak gaur arteko teoria zalantzan jarri du, duela 40.000 urte giza irudirik zizelkatzen ez zela uste baitzen. Estatuatxoaren helburu zehatza zein den jakin ez arren, gainerako venusak bezala emankortasunari lotuta dagoela uste dute adituek, irudian bulba eta bularrak nabarmentzen baitira[1].
Erreferentziak
- Nagore Irazustabarrena, «Hohle Felseko venusa», Argia, 2009-07-19, CC-BY-SA lizentzia