Hohenzollern dinastia

Hohenzollern dinastiak, bere jatorria, Suabiako kondeen familia batean izan zuen, XI edo XII. mendean. Alemaniako gobernari ugari eman zituen familia izan zen.

Hohenzollern dinastia
Wilhelm II
Hohenzollern gaztelua, Hechingenetik gertu, Alemania.

Bere izena, "Zollern"etik dator, familiak jatorria Stuttgart hiritik 40 kilometro inguru hegoaldera dagoen Hohenzollern gazteluan jatorria du.

Dinastia hau, Erromatar Germaniar Inperio Santuko hautesleen zati izan zen XV. mendetik aurrera. 1700etik aurrera, Berlinen eta bere inguruetan jauregi batzuk eraiki zituen, bere sendotzea lortu ondoren, Prusiaren nagusitasunean ikusten zena.

Frederiko II.a Handiarekin hasi zen Prusia, alemaniar estatuen artean, bere nagusitasuna gehitzen, Bigarren Reicharen eraketarekin sendotu zena, Frantziar-Prusiar Gerraren ondoren ezarria izan zena.

Lehen Mundu Gerraren amaierarekin batera heltzen da dinastiaren boterea, Wilhem II.aren abdikazioak ordezkatzen duena.

Gaur egun, Jurgi-Frederiko Prusiakoa, Prusiako Errege Printzea eta Alemaniako Printze Inperiala, da Prusia eta Alemaniako Errege eta Inperioko Etxearen nagusia eta oinordekoa 1994tik nahiz eta tronu bakar batean ere ez agindu.

Hohenzollern dinastia

Hohenzollern dinastia table

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.