Hogar (filma)

Hogar Pastor anaiek (Álex eta David) idatzi eta zuzendutako 2020ko espainiar thriller filma da. Javier Gutiérrez, Mario Casas, Bruna Cusí eta Ruth Díaz ditu protagonista. 2020ko martxoaren 25ean estreinatu zen Netflixen, mundu mailan eta kritika profesionalen iritzi mistoak jaso zituen.

Hogar (filma)
Jatorria
Argitaratze-data2020
IzenburuaHogar
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoathrillerra
Iraupena103 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Àlex Pastor
David Pastor (en) Itzuli

[[Kategoria:David Pastor (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)Àlex Pastor
David Pastor (en) Itzuli

[[Kategoria:David Pastor (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Javier Gutiérrez
Mario Casas
Ruth Díaz
Bruna Cusí (en) Itzuli
David Selvas (en) Itzuli
David Verdaguer
Vicky Luengo (en) Itzuli



[[Kategoria:Bruna Cusí (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:David Selvas (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Vicky Luengo (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EdizioaMartí Roca (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaLucas Vidal (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaBartzelona

IMDB: tt9345754 Filmaffinity: 143772 Allocine: 269991 Rottentomatoes: m/the_occupant_2020 Netlix: 81004797Edit the value on Wikidata

Sinopsia

Javier (Javier Gutiérrez) publizitate exekutibo ohia da, eta bere garaian sukaldeko tresnetarako iragarkiak egiten aberastu zen "Merezi duzun bizitza" lelopean. Gaur egun, ordea, bere errealitatea bestelakoa da: urtebete darama langabezian, zaila egiten ari zaio lana topatzea eta ezin du bera eta bere familia bizi ziren luxuzko apartamentua ordaindu. Beraz, apartamentua utzi eta auzo askoz apalago batean zuten jabetzako pisu zahar batera joan behar izaten dira bizitzera. Javierrek, ordea, arrazoiren batengatik, aurreko apartamentuko giltza multzo bat duela konturatzen denean, apartamentua hartu duen familiaren bizitzan sartzea erabakiko du - Tomás (Mario Casas) aita, bere emazte Lara (Bruna Cusí) eta bere alaba Mónicak (Iris Vallés) osatua -, aurreko bizitza geroz eta modu zitalagoan berreskuratzeko asmoz.

Aktoreak

  • Javier Gutiérrez, Javier Muñoz-en paperean.
  • Mario Casas, Tomás-en paperean.
  • Bruna Cusí, Lara-ren paperean.
  • Ruth Díaz, Marga-ren paperean.
  • Iris Vallés, Mónica-ren paperean.
  • Cristian Muñoz, Dani-ren paperean.
  • David Ramírez, Damián-en paperean.
  • David Selvas, Darío-renpaperean.
  • David Verdaguer, Raúl paperean.
  • Vicky Luengo, Natalia-ren paperean.
  • Raül Ferre, Lucas-en paperean.
  • Ernesto Collado, irakaslea-ren paperean.
  • Yaneys Cabrera, Araceli-ren paperean.
  • Eli Iranzo, Amparo-ren paperean.
  • Julia Molins, neska gaztea-ren paperean.
  • Natalia García, Valentina Costa-ren paperean.

Ekoizpena

Hogar-eko zuzendari David eta Álex Pastor-i Gaudí Saria eman zieten "Katalanez kanpoko hizkuntzan egindako film onena", Los Últimos Días (2013)[1] filmagatik.

Estreinaldia

Hogar Netflix-en estreinatu zen 2020ko martxoaren 25ean mundu osoan, ingelesez hitz egiten zen herrialdeetan The Occupant izenburua erabiliz.[2] Malagako Jaialdian aurreikustekoa zen Netflix-era iritsi aurretik, jaialdiaren sail ofizialean lehiatuz, baina jaialdia 2020ko martxoaren 10era atzeratu zen, irikiera baino hiru egun lehenago eta Netflix-enfilma estreinatu baino 15 egun lehenago, COVID-19 pandemia dela eta.[3][4]

Filmazioa

Filmaren grabaketa 2018ko azaroaren 25ean hasi zen eta 2019ko apirilaren 10ean amaitu zen. Horretarako aukeratutako lekua, Bartzelona izan zen.[5]

Bi aktore ospetsu agertzen dira filmean. Alde batetik, Ruth Díaz aktorea, jada Mario Casas-ekin Bajo la piel de lobo (2017) filmean lan egin zuena.[6] Bestetik, Javier Gutiérrez, bi Goya Sarietako irabazlea, lehenengoa 2015ean La isla mínima filmeko Aktore Onenaren Saria irabazi zuena eta bigarrena El Autor filmeko Aktore Onenaren Saria ere 2018an.[7][8]

Filmaren harrera

Espainian, FilmAffinity-n zerrendatutako Espainiako kritikarien hiru kritikak positiboak dira. El País-eko Javier Ocañak adierazten du filmak "bere istorioa ohar sozial interesgarriekin eta thriller tonu bitxiaren bidez" erakusten duela eta ondorioztatzen du "Javier Gutiérrez buru duen interpretatzaile talde bikainarekin, Pastor anaiak gogoz itzuli direla luzemetraietara".[9]El Mundo-ko Luis Martinezek bost izarretik hiru eman zizkion filmari eta Pastor anaien aldetik "erregistro aldaketa" gisa deskribatzen du, haien distopietatik urrun Infectados eta Los últimos días; "oraindik badagoen eta beti barruan daramagun birusaren deskribapen bikaina" eta "konfinamenduak kasualitate izateari utzi eta garenaren deskribapen posible bakarra bihurtzeko".Gainera, Parasitos-ekin egindako konparazioak ukatzen ditu, "Hego Koreako filmaren antzekotasuna, kasualitateaz gain, puntuala dela" esanez.[10]Fotogramas-eko Fausto Fernández, filmaren defendatzaile handienetako bat izan zen, bost izarretatik lau eman zizkion, filmaren "ikuspuntu beldurgarri eta hirikoia" eta protagonistak haragitzen duen papera "naturalista eta ametsgaizto baten tankerakoa" dela esanez.[11]

Espainiatik kanpo, ordea, filmak kritika gehiago jaso zituen. Movie Nation-eko Roger Moorek lau izarretatik bat eta erdi besterik ez zizkion eman filmari, esanez "filmak ez duela thriller geldoaren arauekin jokatu nahi" eta gidoiak eta karakterizazioak "ez diola inoiz [ikusleari] uzten [Javier Muñozen] pertsonaian inbertitzen edo beste edozeinetan inbertitzen", ondorioztatuz, "sua hain motel irakitera iristen denean, askoz ere errazagoa dela zentzu gehiago duen thriller batera aldatzea".[12]The New York Times egunkariko Amy Nicholson are kritikoagoa izan zen filmarekin, esan zuen filmak "1990eko hamarkadako stalker thrillerra berreskuratu nahi duela", baina "pertsonaiaren garapena alde batera uzten duela eta bere begirada kapitalismoaren frustrazioetatik aldentzen duela". Protagonistari "ergela" eta "telebista iragarkiengatik ikusten zuen artaburua" deitzeaz gain, ondorioztatzen du "[Protagonistak] bere portfolioan gaiztoa izatearen ahalegin bera egingo balu, asteko egun bakoitzeko kirol auto bat izango lukeela" eta "orduan bere istorioak zentzua izango lukeela".[13]Ready Steady Cut taldeko Jonathon Wilsonek onberagoa izan zen filmarekin, bost izarretik hiru eman zizkion, Gutiérrez-en jarduna goraipatuz eta "ezohiko hasiera" eta egoera sozialaren, materialismoaren eta soziopatia kiribilaren gaiek "zapore freskozko pintura pixka bat gehitzen dutela, streamingerako prest", baina ondorioztatzen du filma "luzeegia dela eta sakonera txikikoa dela, stalkers-en thrillerra itzultzeko".[14]Decider-eko John Serbak, "Stream it (jeitsi) " edo "Skip it (baztertu)" aditz inperatiboak soilik biltzen dituen kalifikazio eskalan, "Skip It" emaitza eman zion filmari, aitortuz 2015eko Selfless filmaren ostean (Pastor anaiek zuzendu ez zutena, baina gidoia idatzi zutena), noizbait "thriller absurdoa" bihurtuko zela iragarri zuen, eta puntu hori "bigarren ekintzaren amaieran" zegoela, bukaera "astakeria" gisa sailkatzeaz gain, ondorioztatuz "zigarro baten luzapen motela eta luzea" dela eta "agian hobe dela [ikustea] hiru trago hartu ondoren".[15]

Beraz, hauek izan dira Espainian eta Espainiaz kanpo egindako kritika batzuk.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Los hermanos Pastor y Neus Ballús, protagonistas de los Premios Gaudí» ELMUNDO 2014-02-03 (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  2. (Ingelesez) «LA PELÍCULA ESPAÑOLA “HOGAR”, PROTAGONIZADA POR JAVIER GUTIÉRREZ Y MARIO CASAS, SE ESTRENA HOY EN NETFLIX | El Blog de Cine Español» www.elblogdecineespanol.com 2020-03-25 (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  3. (Ingelesez) «¿LA PELÍCULA “HOGAR”, CON MARIO CASAS Y JAVIER GUTIÉRREZ, LLEGARÁ A LOS CINES ANTES DE SU ESTRENO EN NETFLIX EL 25 DE MARZO? | El Blog de Cine Español» www.elblogdecineespanol.com 2020-02-23 (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  4. «https://twitter.com/malaga/status/1237385128273489921» Twitter (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  5. «Datos de Pelicula ICAA - Catalogo de Películas ICAA» sede.mcu.gob.es (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  6. The Skin of the Wolf (2017) - IMDb. (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  7. (Gaztelaniaz) EFE. (2015-02-08). «Javier Gutiérrez, Goya al mejor actor protagonista por "La isla mínima"» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  8. (Gaztelaniaz) Premios Goya 2018: Javier Gutiérrez, Goya al Mejor Actor Protagonista por 'El Autor'. 2018-02-04 (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  9. (Gaztelaniaz) Ocaña, Javier. «Serpientes y escaleras» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  10. (Gaztelaniaz) «Hogar: la pandemia interior» ELMUNDO 2020-03-25 (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  11. (Gaztelaniaz) Fernández, Por Fausto. (2020-03-25). «Crítica de 'Hogar'» Fotogramas (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  12. (Ingelesez) Moore, Roger. (2020-03-25). «Netflixable? In Barcelona, watch out for “The Occupant” who had your swank apartment before you» Movie Nation (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  13. (Ingelesez) Nicholson, Amy. (2020-03-25). «‘The Occupant’ Review: Knock First» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  14. (Ingelesez) «The Occupant (Netflix) review - a dark psychological thriller from Spain» Ready Steady Cut 2020-03-25 (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  15. (Ingelesez) «Stream It Or Skip It: ‘The Occupant’ on Netflix, a Spanish Thriller About a Man Who Loses His Job, and Then His Mind» Decider 2020-03-26 (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.