Hofburg jauregia
Hofburg Jauregi Inperiala (alemanez Hofburg) Austriako Viena hiriburuan dagoen jauregi bat da, hain zuzen ere Heldenplatz plazan kokatua dago.
Hofburg jauregia | |
---|---|
Hofburg | |
Hofburg Neue Burg atala Heldenplatz plazatik ikusita, erdialdean Eugenio Saboiakoaren estatua dagoelarik. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Austria |
Federal capital | Viena |
District of Vienna | Innere Stadt |
Koordenatuak | 48°12′23″N 16°21′55″E |
Historia eta erabilera | |
Sutea | 1992ko azaroaren 27a |
Inaugurazioa | 1913 |
Erabilera | egoitza ofiziala |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Filiberto Lucchese (en) |
Estiloa | pizkundetar arkitektura |
Webgune ofiziala | |
Austria nahiz Austria-Hungariako errege-erregin nahiz enperadoreen egoitza izan zen, gaur agun Austriako Errepublikako presidentearen egoitza delarik.
Jauregi hau Vienako turismogune garrantzitsuenetako bat da, bertan Sissi museoa nahiz areto inperialak daudelarik. Bestalde, jauregiak 2.800 egongela ditu, 18 atal edo hegaletan banaturik. Hiriaren Alde Zaharrean dago, lehenbiziko barrutian eta Danubio ibaiaren altzoan.
Eraikinaren jatorria Rodolfo I.a Habsburgokoaren erregealdian kokatzen da, ordu ezkero handituz joan zen, XIX. mendean zehar zaharberritze ugari izan zituelarik.
Iruditegia
- Ospakizunen Areto Nagusia.
- Ospakizunen Areto Nagusia, dantza emankizun batean zehar.
- Austria-Hungariako Koroi Inperiala eta Bitxiak.
Kanpo estekak
- Hofburg jauregiaren webgunea. Vienako Turismo Bulegoa. (Ingelesez) (eleanitza)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.