Hofbräuhaus am Platzl
Hofbräuhaus am Platzl, Hofbräuhaus edota HB Alemaniako Bavaria estatuko Munich hiriko garagardotegi ospetsuenetako bat da. Hiri honetako alde zaharrean kokatzen da eta jatorria 1589. urtean du.
Hofbräuhaus am Platzl | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Alemaniako estatua | ![]() |
Gobernu-eskualde | Bavaria Garaia |
Hiria | Munich |
Koordenatuak | 48°08′16″N 11°34′47″E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1589 |
Jabea | Staatliches Hofbräuhaus in München (en) ![]() |
Komisarioa | Wilhelm V, Duke of Bavaria (en) ![]() |
Arkitektura | |
Eraikitzailea | Heilmann & Littmann (en) ![]() |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Platzl 9 |
Webgune ofiziala | |
Historia
1589an William V.a Bavariakoak Wittelsbach familia garagardoz hornitzeko sortu zuen. 1828 arte ez zen jende guztiarentzat zabaldu. 1896an garagardo lantegia Haidhausenera eraman ondoren eraikina berriztu eta handitu egin zen. Max Littmannek diseinaturiko etxea 1897an inauguratu zen. Eraikinaren gela nagusian 1.500 pertsona sar daitezke eta beheko solairuan beste mila.
XX. mendearen hasieran Municheko bizitza politiko eta sozialaren erdigune bilakatu zen. 1919an Lenin bertan aritzen zen eta "Municheko errepublika sobietikoa" izenaz ezaguna zen eta 1920an Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista ere bertan sortu zen. Bonbaketek erabat suntsitu zuten 1944 eta 1945 artean. 1958an berreraiki zen hiriaren zortzigarren mendeurrena ospatzeko.
Kalkulatzen da 35.000 pertsonak bisitatzen dutela urtero. Oktoberfest jaialdiaren erdigunea da.
Kanpo estekak
- Hofbräuhaus am Platzl garagardotegiaren webgunea (Alemanez) (Ingelesez)