Hodeietarako trena
Hodeietarako trena (gaztelaniaz: Tren a las Nubes) Argentinako trenbide turistikoa da, General Manuel Belgrano Trenbidearen C-14 adarrean, San Antonio de los Cobres eta La Polvorilla biaduktuarekin lotzen duen zatian, Andeen mendilerroan, 4220 m-tan. 2015. urteaz geroztik, trena San Antonio de los Cobres herrian hartzen da eta handik La Polvorilla biadukturako bidaia egiten da. Lehen Salta hiritik abiatzen zen, Valle de Lerma harana zeharkatuz Quebrada del Torora sartu eta Atacamako Punara iristeko.
Argazkiak
- Trena La Polvorilla biaduktuan
- La Polvorilla biaduktua
- Saltzaileak
- Trena lehen biaduktuan, Quebrada del Toron
- Ikuspegia
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.