Hodei Gorri

Hodei Gorri[1] (dakotaz: Makhpyia-luta; 1822 1909ko abenduaren 10) oglala siuxen amerindiar tribuko buruzagi izan zen.

Hodei Gorri

estatuburu

1868 - 1909ko abenduaren 10a
Oglala lakotako tribu-buruzagi

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaḣpíya Lùta
JaiotzaPlatte River (en) Itzuli, North Platte (Nebraska) eta Northern Plains National Heritage Area (en) Itzuli, 1822
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaPine Ridge (en) Itzuli
Lehen hizkuntzadakota
HeriotzaPorcupine (en) Itzuli eta Pine Ridge indiar erreserba, 1909ko abenduaren 10a (86/87 urte)
Hobiratze lekuaPine Ridge indiar erreserba
Familia
Ezkontidea(k)ezezaguna
Seme-alabak
LeinuaLakota
Oglala lakota
Hezkuntza
Hizkuntzakdakota
ingelesa
Lakota (en) Itzuli
Cheyennera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakRed Cloud's War (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Find a Grave: 6878358 Edit the value on Wikidata

Biografia

Platte ibaiaren ondoan jaio zen gaur egungo North Platteren alboan, Nebraskan. Bere ama oglala tribukoa zen, bere aita, berriz, brulé zen. Bere aita oso gaztea zenean hil zen eta bere amaldeko osabak hazi zuen, Smoke buruzagiak.

Hodei Gorrik, oglalarren gertu bizi ziren Pawnee eta crowen aurka borrokatu zen, horrek borrokarako esperientzia eman zion.

1866an, Hodei Gorriren Gerra hasi zuen Estatu Batuarren aurka, inoiz amerindiarrek Estatu Batuarren aurka egindako gerrarik arrakastatsuena izandakoa. 1862an, Hodei Gorrik igarri zuen Estatu Batuarrek lakotarrak bere lurraldetatik kanporatuko zituztela, beraz, 1863an gotorlekuen aurka erasotzen hasi zen.

Hain ikusgarriak izan ziren bere garaipenak, ezen AEBetako gobernuak Fort Laramieko Ituna sinatu behar izan baitzuen bakea lortzeko. Alabaina, 1874an George Armstrong Custer jeneralak gerra deklaratu zien amerindiarrei, baina Hodei Gorrik ez zuen parte hartu honetan. Gerra horrek, herri hauen independentziaren amaiera ekarri zuen.

Menderatuta atera ziren arren, Hodei Gorrik bere herriaren askatasunaren alde borrokatzen jarraitu zuen. Dawes Acten kontra jarri zen eta amerindiar agenteen aurka borrokatu zuen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hodei Gorri Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.