Hodei Ezpeleta
Hodei Ezpeleta, izengoitiz Bihurri[1] (Eibar, 1999ko irailaren 8a) gipuzkoar aizkolaria da, Bizkaiko Herri Kirol Federazioan federazio-fitxa duena. 2021eko azaroaren 28an Euskal Herriko txapeldun atera zen Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatutako finalean.[2] Txapelketa hori bigarren biderrez irabaztea 2022ko azaroaren 27an lortu zuen, Bilboko Bizkaia pilotalekuan.[3] Bizkaiko Aizkora Txapelketa ere irabazi zuen, 2022ko abenduaren 22an, Bilbon.
Hodei Ezpeleta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Eibar, 1999ko irailaren 8a (24 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aizkolaria |
Txikitatik Ernesto Ezpeleta aitarengandik jaso zuen aizkolaritzarekiko interesa eta izengoitia ere bai.
Palmaresa
- Euskadiko Aizkolari Txapelketa
- Txapelduna: 2021
- Txapelduna: 2022
- Bizkaiko Lehen Mailako Aizkora Txapelketa
- Txapelduna: 2022, 2023
- Urrezko Aizkolariak
- Banakakoa (1): 2021
- Binakakoa (1): 2023 (Jokin Urretabizkaia ''Basozabal''ekin batera)
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) lópez, jose mari. (2021-12-09). «Fotos: Hodei Ezpeleta 'Bihurri', campeón de Euskadi de aizkolaris» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).
- Hodei Ezpeleta 'Bihurri', Euskal Herriko txapeldun. Berria, 2021eko azaroak 28, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-22).
- Gorraiz, Uxue Rey. «Hodei Ezpeletak irabazi du Euskal Herriko Aizkora Txapelketa Nagusia» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-11-27).
Kanpo estekak
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.