Hobelex
Hobelex euskararako lehen lexiko-zuzentzailea da, UZEIk garatua. Zuzentzaile ortografikoa eta lexikoa da, euskaraz akats ortografikorik gabe idazten eta, gainera, lexiko zuzen eta eguneratuarekin idazten laguntzen duen tresna[1].
Euskaltzaindiaren arauak eta Eusko Jaurlaritzako Terminologia Batzordearen erabakiak dira Hobelexen zuzenketa-proposamenen oinarri nagusiak. Hobelex etengabe eguneratzen da eta, beraz, bertsio berriak deskargatzen joan ahala eguneratutako proposamenak egiten ditu zuzentzaileak[1].
Erabilerraza da, izan ere, idatzi ahala egiten ditu hobekuntza-proposamenak, eta erabiltzaileak aski du azpimarratutako hitzaren gainean klik egitea proposamena onartzeko. Hiztegi pertsonala sortzeko aukera ere badu. Hasieran PCetarako Word testu-editorean eta Microsoft Officeko beste programetan erabil zitekeen. Geroago[2], LibreOffice paketean txertatzeko aukera ere[3] eskaini zen.
Oso erraz instalatzen da[1].
Ezer instalatu gabe ere, online erabil daiteke[4].
Zuzentzaile ortografiko hutsek ez bezala, Hobelexek hobespen lexikoak ere egiten ditu, eta hori testuaren egokitasuna bermatzeko lagungarria da[1].
Erreferentziak
- UZEIBerba, «Hobelex, lexiko zuzenarekin idazteko tresna», Zuzeu, 2014-10-22, CC-BY-SA lizentzia
- Berria.eus 2016-06-26 "LibreOfficerako ere egokitu dute Hobelex zuzentzailea"
- Sustatu.eus 2016-06-21 "HOBELEX LibreOffice-rako: euskarazko zuzentzaile zehatzena, software libreko testu-editore erabilienean eskaini zuen"
- https://uzei.eus/baliabideak/hobelex/