Hmong etnia
Hmong jendea (ahoskera: m̥ɔ̃ŋ) Asiako etnia bat dira, Vietnamgo, Laosko, Thailandiako eta Birmaniako eskualde menditsuetan bizi direnak. Hmongak, orobat, Txinako hegoaldean bizi den Miao etniaren azpitaldeetako bat (苗族) dira. Hmong taldeak pixkanaka hegoalderantz migratzen hasi ziren XVIII. mendean, asaldura politikoak eraginda eta lantzeko lurren bila.
Hmong | |
---|---|
Hmong emakumezko gazteak, jantzi tradizionalekin, Sa Pa hiriko (Vietnam) azokan | |
Biztanleak guztira | |
4 - 5 milioi bitarte[1] | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Txina: 3 milioi Vietnam: 787.604 (1999) | |
Hizkuntza | |
Hmong | |
Erlijioa | |
Xamanismoa, budismoa, kristautasuna, bestelakoak | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Mien (Yao), miao |
Hainbat hmong Pathet Lao mugimendu komunista eta nazionalistaren aurka borrokatu ziren, Laosko Gerra Zibilean. Pathet Laok Laosko gobernua bereganatu zuenean, 1975ean, Hmong jendea bereizi egin zuten, zigortzeko. Dozenaka mila hmongek ihes egin zuten Thailandiara, asilo politikoaren bila. Iheslari haietako milaka batzuk Mendebaldeko herrialdeetan kokatu dira 1970eko hamarkadaren bukaeraz geroztik, batez ere Ameriketako Estatu Batuetan, baina baita Australian, Frantzian, Frantziar Guyanan eta Kanadan ere. Beste batzuk Laosa itzuli dira, Nazio Batuen Erakundeak babestutako aberriratze programen bitartez; beste batzuk, bortxaz aberriratu ditu Thailandiako Gobernuak, baita familiak bananduz ere. Gutxi gorabehera 8.000 hmong iheslari geratu dira Thailandian.[3]
Ikus, gainera
Erreferentziak
- (Ingelesez) Jacques Lemoine (2005): «What is the actual number of the (H)mong in the world?», Hmong Studies Journal aldizkaria, 6. zenbakia.
- (Ingelesez) Australiako Estatistika Bulegoaren 2006ko zentsuko datuak, talde etnikoen arabera.
- (Ingelesez) Mugarik Gabeko Medikuak (2008): «Thailand Forcibly Returns Hundreds of Hmong Refugees to Laos».