Maia hizkuntzak
Maia hizkuntzak Mesoamerikan hitz egiten diren hizkuntzak dira. Politikoki, jatorriz hiru estatuotan aurki daitezke: Guatemalan, Belizen eta Mexikoko hego-ekialdean; Hondurasen eta El Salvadorren ere komunitate txikiagoak daude halaber. Migrazio fenomenoak direla eta, Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan ere maia hiztunen komunitateak daude. Dirudienez, guztiek jatorri bera dute: orain 5.000 urte hitz egin zen protomaia. Aldi berean, hizkuntza horien arteko milaka urteko harremanak izan behar dira kontuan. Kristobal Kolon Amerikara iritsi aurretik, mesoamerikar hizkuntza horietako batzuk idatzi egin ziren, hieroglifoen bidez. Herrialde horietan, ondare ikaragarria gordetzen da. Aro Klasikoa (K. o. 250-900 urteak) bezeriki aberatsa izan zen. Hizkuntza horietako asko egoera larrian badaude ere, batzuek ofizialtasun teorikoa lortu dute: Guatemalan, 22k eta Mexikon, 7k. Azken urteetan hizkuntza horietaz idatzitako liburuak gero eta gehiago argitaratzen ari dira. Guztira, bost milioi hiztun inguru dituztela jo zen 2009. urtean[2], 3.200.000 Guatemalan[3] eta 2.000.000 Mexikon.
Maia hizkuntzak | |
---|---|
Hizkuntzen hedadura. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Mexiko, Guatemala, Belize eta Honduras |
Hiztunak | ~6.038.000 (2009)[1] |
Eskualdea | Mesoamerika |
Hizkuntza sailkapena | |
Hizkuntza isolatua | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | aditza objektua subjektua, hizkuntza eranskaria, hizkuntza polisintetikoa eta hizkuntza ergatiboa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | myn |
Glottolog | maya1287 |
Linguist List | maya |
IETF | myn |
Maia hizkuntzen familiak
Téenek edo huasteko hizkuntzak
- Huastekoa: Mexikoko San Luis Potosí, Veracruz eta Tamaulipas estatuetan hitz egiten da. Maia hizkuntzen artean bereziena da. 121.749 hiztun ditu.
- Chicomucelteca: Mexikoko Chiapasen hitz egiten zen baina joan den mendean galdu egin zen.
Yucatango maia hizkuntzak
- Yucatango maia hizkuntza: Mexikon hiztun gehien duen maia hizkuntza, 759.000 pertsonak hitz egiten baitute. Literatura aberatsa du.
- Mopana: Belizen hitz egiten da eta 10.000 hiztun ditu.
- Itzá: Petenen hitz egiten zen. Galduta dago.[4]
- Lacandón hizkuntza: Izen bereko oihanean mintzatua da, Chiapasen; mila hiztun inguru ditu.
Mendebaldeko maia hizkuntzak
Chol hizkuntzak
Antza, hiztegiaren eta fonologiaren ikuspuntutik, oso ondo kontserbatu dira. Dena dela, dialekto asko galdu egin dira edo galtzeko zorian daude. Aro klasikoaren inskripzioarekin oso lotura zuzena dute.
Tzeltal hizkuntzak
Chol hizkuntzetatik oso hurbil daude. Chiapas aldean hitz egiten dira eta oraingoz indartsu diraute, hiztun elebakar kopuru handiak baitituzte:[8]
- Tzotzila: 265.000 hiztun.
- Tzeltala: 215.000 hiztun.
Kanjobal hizkuntzak
- Kanjobala: Guatemalako Huehuetenango departamentuan.
- Poptia: 100.000 hiztun ditu, Guatemalako Huehuetenango departamentuan.
- Akatekoa: 50.000 hiztun ditu, Guatemalako San Miguel Acatánen eta San Rafael La Independencian.
- Chuja: 40.000 hiztun ditu: Huehuetenangon, 10.000 hiztun inguru (beste zonalde batzuetara joandako errefuxiatuek darabiltelako) eta Mexikon.
- Tojolabala: Chiapasen hitz egiten da eta 36.000 hiztun ditu.
Ekialdeko maia hizkuntzak
Kiché-mam
Kiché-Mam taldeko hizkuntzak Guatemalako mendietan zabalduta daude. Bi adar bereiz daitezke:
- Kekchía edo q'eqchiqa: Guatemalako hegoaldean mintzatzen da, bereziki Petén eta Alta Veparaz. Belizen ere 9.000 hiztun ditu. Denera, 423.500 pertsonak hitz egiten dute. Migrazioak direla eta, egun El Salvadorrera ere zabaldu da.[9]
- Uspantekoa: Guatemalako Uspantan (El Quiché Departamentuan) hitz eginda. 30.000 hiztun.
Mam hizkuntzak
- Mama: San Marcos eta Altos Cuchumatanes departamentuetan hitz egiten da. 150.000 hiztun ditu.
- Aguacatekoa: Huehuetenango departamentuko Aguacatánen. 20.000 hiztun ditu.
- Ixila: El Quiché departamentuko Triángulo Ixil zonaldean. 18.000 hiztun ditu.
- Teko hizkuntza edo tektitekoa: Tectitan herrian, 2.000 hiztunek erabiltzen dute, erdiak Mexikon erbesteratuta.[10]
Kiché hizkuntzak
- Kichéa: Maia hizkuntzetan mintzatuena da, bi milioi hiztun baititu. Chichicastenango, Quetzaltenango eta Cuchumatán mendietan hitz egiten da. Migrazioak direla eta, Guatemala Hirian ere mintzatzen da. Popol Vuh liburua kiché arkaikoan idatzi zen. Espainiarren konkista garaian, kiché kultura bere une nagusian zegoen. Utatlan bere gune ekonomiko nagusia izan zen.
- Achía: Baja Verapaz departamentuko Cubulco eta Rabinal herrietan mintzatua. 85.000 hiztun.
- Kaqchikela: Guatemala Hirian eta Chimaltenango inguruan Atitlan lakuaren ingururaino. 500.000 hiztun inguru.
- Zutuhila edo tz'utujila: Atitlan lakuan. 90.000 hiztun ditu.[11]
- Sacapultekoa: El Quichéko 40.000 hiztun ditu.
- Sipacapensea: Sipacapan eta San Marcosen. 18.000 hiztun.
Poqom hizkuntzak
Hizkuntza hauek kiché hizkuntzekin oso lotuta daude:
- Pocomchí: Purulhán (Baja Verapaz) eta Santa Cruz Verapaz, San Cristóbal Verapaz, Tactic, Tamahú eta Tucurún, (Alta Verapaz). 90.000 hiztun ditu.[12]
- Pocomam: El Salvadorren eta Guatemalako Baja Verazpazen.[13]
Erreferentziak
- Ethnologue: Statistical Summaries
- http://www.ethnologue.com/ethno_docs/distribution.asp?by=family
- http://es.scribd.com/doc/27087383/IDIOMAS-DE-GUATEMALA
- 1986an 12 hiztun gelditzen ziren. Gordon, Raymond G., Jr. (ed.). Ethnologue, (2005).
- http://www.ethnologue.com/show_language.asp?code=cti
- http://www.ethnologue.com/show_language.asp?code=chf
- http://www.ethnologue.com/show_language.asp?code=caa
- http://www.ethnologue.com/15/show_family.asp?subid=91318
- http://www.ethnologue.com/show_language.asp?code=kek
- http://www.ethnologue.com/show_language.asp?code=ttc
- http://www.ethnologue.com/show_language.asp?code=tzj
- http://www.ethnologue.com/show_language.asp?code=pob
- http://www.ethnologue.com/show_language.asp?code=poa
Bibliografia
- Michael D. Coe: The Maya. Londres: Thames & Hudson, 1987. ISBN 0-500-27455-X.
- Linda Schele: A Forest of Kings: The Untold Story of the Ancient Maya. New York: William Morrow, 1990. ISBN 0-688-07456-1.
Enlaces externos
- (Gaztelaniaz) Academia de Lenguas Mayas de Guatemala Guatemalako Maia Hizkuntzen Akademia.
- (Gaztelaniaz) INALI Mexikoko bertako hizkuntzen katalogoa.
- (Ingelesez) Hiztegia Maia hizkuntzen hiztegi konparatiboa. 31 hizkuntzen 40.000 sarrera eskaintzen ditu.
- (Ingelesez) Genealogia Maia hizkuntzen familiako zuhaitz genealogikoa, ISO kodeak azalduz.
- (Ingelesez) Bibliografia Maia hizkuntzei buruzko Texasko Unibertsitatearen bibliografía.
- (Gaztelaniaz) Hiztegia Yucatángo Unibertsitatearen maia-espainiera hiztegia.