Hizkuntza ibero-erromantzeak

Hizkuntza ibero-erromantzeak hizkuntza erromantzeen azpitaldea dira, erromatarrek 415. urte inguruan okupaturiko lurraldeetan (Iberiar penintsula, Galiaren hegoaldea, Magreb-en iparraldea eta geroko konkistak) garatuak.

Ibero-erromantzea
Datu orokorrak
Lurralde eremuaIberiar penintsula
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza italikoak
hizkuntza erromantzeak
italo-mendebaldeko hizkuntzak
mendebaldeko hizkuntza erromantzeak
hizkuntza galo-iberiarrak
Hizkuntza kodeak
Glottologsout3183
ASCL23
Linguist Listibro

Ibero-erromantzeen taldearen barnean hizkuntza galaikoportugesa (eta haien egungo ondorengoak, galiziera eta portugesa), astur-leonesa, gaztelania eta aragoiera daude.

Sailkapen orokorra

Hizkuntza ibero-erromantzeak hizkuntza erromantzeen talde konbentzionala dira, nahiz eta autore askok terminoa zentzu geografikoan erabiltzen duten, eta ez nahitaez filogenetikoan. Filogenetikoki, desadostasunak daude ibero-erromantzearen taldearen barruan zer hizkuntza hartu behar diren kontuan; izan ere, adibidez, autore batzuek uste dute ibero-ekialdekoek, hizkuntza okzitano-erromantzeak ere deitzen zaienek, lotura estuagoa izan dezaketela hizkuntza galo-erromantzeekin mendebaldeko hizkuntza iberikoekin baino (ibero-erromantze nuklearra). Eta aragoierak Iberiar penintsulako hizkuntza erromantzeetan duen posizioak ere desadostasunak sortzen ditu.

Ohiko multzo geografiko bat honako hau da:

  • Mendebaldeko hizkuntza ibero-erromantzeak (ibero-erromantze nuklearra)
  • Ekialdeko ibero-erromantzeak (okzitano-erromantzea eta, agian, aragoiera)
  • Mozarabiera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.