Hizkuntza galo-italikoak
Hizkuntza galo-italikoak Italiako iparraldean eta Suitzan hitz egiten diren hizkuntza erromantzeak dira . Indoeuropar hizkuntzen familiaren barruan, mendebaldeko hizkuntza erromantzeen talde galo-erromantze eta italo-erromantzearen artean daude.[1] [2]
Hizkuntza galo-italikoak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak italo-mendebaldeko hizkuntzak mendebaldeko hizkuntza erromantzeak hizkuntza galo-iberiarrak hizkuntza galo-erromantzeak | |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
Glottolog | gall1279 |
Azpitaldeak
Mintzaira galo-italikoak dira :
- Piemonten hitz egiten den piemontera ;
- Lombardiera, Lombardian.
- Liguriera bere aldaerekin, besteak beste, monakoera eta Frantziako estatuko beste hizkuntza komunitate txiki batzuk. Korsikan Bonifacio hegoaldeko hiriko mintzaira ere ligureratzat jotzen da, eta baita Sardinia hego-mendebaldeko tabarkino delakoa.
- Emiliano-romagnoloa Emilia-Romagnan eta Marken iparraldean, Lunigianan, San Marinon eta Lombardian hitz egiten da, Mantua eta Pavia probintzietan. ;
- Basilicatako galo-italikoa ;
- Siziliako galo-italikoa .
Hedadura geografikoa
Galia / Italia mugetako mintzaira gehiago
Galo-italiko terminoak adierazten duen bezala, Europako bi nazio handi horien arteko mintzairak dira, baina geografikoki, Italia iparraldean dago kokatuta mintzairen multzoa, hegoaldeko bi uharte linguistikoz gain (Basilcatan eta Sizilian). Hala ere, ligurieraren eskualdea iristen da Frantzian barrena puntu batzuetara, Monakora eta Kosta Urdineko puntu batzuetara.
Era berean, Frantziako jatorrizko hizkuntzatzat har daitezkeen frankoproventzerak eta okzitanierak badituzte Italian hiztun-komunitateak, muga ondokoak batzuk, baina hegoalderagoko komunitate isolatuak ere bai.
Okzitanieraren kasuan, Frantziako mugatik gertu Okzitaniako haranetan, eta isolatuta hegoaldean Calabrian, Guardia Piemonteseko komunitatea.
Frankoproventzeraren kasuan, Frantziako mugatik gertu, Aosta haraneko hizkuntza da, eta baita haren hegoaldera dagoen Piemonteko 43 herritako eskualde batekoa. Isolatuta, hegoaldean, Apuliako komunitate frankoproventzala bi herritan dago, Faeton eta Celle di San Viton.
Erreferentziak
- Klinkenberg, Jean-Marie. (1994). Des langues romanes: introduction aux études de linguistique romane. Duculot ISBN 978-2-8011-1088-1. (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
- Pellegrini, Giovan Battista. (1973). «Popoli e lingue nell'Italia superiore prealpina» Aquileia e Milano: 11–34. (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).