Hizkuntza ekintza
Hizkuntzalaritzan eta hizkuntzaren filosofian, hizkuntza-ekintza burutzen duten funtzioari buruz aztertzen diren hizkuntza-unitateak dira. Esaldiak egitura, gramatika edo errealitatearekin duten erlazioaren ordez, elkarrizketa batean eragiten dutenari buruz (konbentzitu, beldurra eragin, proposatu, ...) aztertzen dira hizkuntza-ekintzen teorian.
Hizkuntza-ekintza motak
John L. Austinek hiru hizkuntza-kintza mota bereizten ditu:
- ekintza lokutiboak, zerbait adierazi besterik egiten ez dutenak (Gaur astelehena da, esaterako).
- ekintza ilokutiboak, zerbait lortzea bilatzen duten hizkuntza-ekintzak (Etorri afaltzera, mesedez)
- ekitza perlokutiboak, zerbait lortzen duten ekintzak (Joango naizela hitz ematen dizut esaldiak ziurtasuna eragiten du).
Historia
Abiapuntu gisa, Karl Bühlerrek bere Die Axiomatik der Sprachwissenschaften lanean "Hizkera-ekintza" terminoa erabili zuen. Honetan, Theorie der Sprechhandlungen teoriaren inguruan eztabaidatu zuen eta bere Sprachtheorie liburuan Sprechhandlung eta Theorie der Sprechakte terminoak erabili zituen.
Austinek hizkera-ekintza lokutibo, ilokutiboen eta perlokutibo arteko bereizketa egin zuen How To Do Things With Words liburuan. John R. Searle teoria hori garatu zuen.
Hizkuntza ekintza ez-zuzena
Komunikazioaren mamia esandakoaren parekoa izan daiteke, hiztunak familiako norbaiti platerak garbitzeko eskatzen dion bezalaxe: "Platerak garbituko al zenituzke?" .
Hala ere, norberak, egoera egokietan, platerak garbitzeko eskaera egiteko "Arantxa...!" bakarrik esanda hartzaileak uler dezake. Hizkera-ekintza gauzatzeko era bat ekintza horrek dakarren espresioa erabiltzean datza, era ez-zuzenean. Adibidez: "Arantxa, irekiko al duzu leihoa?, Arantxa irekitzeko kapaz den eta egingo duen adierazten du. Eskaera era ez-zuzenean gauzatzen denez gero, galdera bat dela medio, hizkera-ekintza ez-zuzentzat hartzen da.
Hizkera-ekintza ez-zuzenak proposamenak arbuiatzeko zein eskaerak egiteko erabil daitezke. Adibidez, hiztun batek hauxe dio: "Neurekin kafe bat hartzea gustatuko litzaizuke?" eta besteak erantzun: "Eskola daukat". Bigarren esatari ez-zuzenak ekintza arbuiagarri bat erabili du proposamenaren ondorio. Ez-zuzena da, "Eskola daukat" erantzunaren esanahi literarioak ez baitu proposamena atzera botatzen. Honek arazoa dakar linguisten artera, egoera horren aurkezpen eta erantzuna zalantzagarria baita. Searlek zalantza horren askapena bilatzeko eta esapideak aurkitzeko kapazak garela proposatzen du; hala ere, aurkezten duen proposamenak ez du geure zalantza argitzen. Soziolinguistikak eguneroko hizketaldiak aztertu ditu eta testuinguruari arreta eskeini behar zaiola aipatu du.
Searle izan zen zeharkako hizkera-ekintzaren kontzeptua sortu zuena, zein zeharkako ekintza ilokutibo bezala ezagutzen den era berean. Kontuan hartuta berak ekintza ilokutibo hauek entzulego batekin komunikatzeko egiten diren ekintzatzat hartzen dituela, horrela deskribatzen du zeharkako hizkuntza ekintza: Zeharkako hizkera-ekintzan, hizlariak entzuleari, informazio amankomunari esker berak aldez aurretik dakien baino gehiago komunikatzen dio, bai linguistikoki zein ez linguistikoki, entzulearen arrazionalismo eta inferentzia gaitasun orokorrekin batera ematen delarik informazio hau. Ekintza horren azterketak elkarbanatutako informazioaren oinarriaren analisiaren eta konbentzio arrazionalen eta linguistikoen beharra luke.
Zeharkako hizkuntza-ekintzekin lotura zuzena daukate Searlek lehenengoko eta bigarrengoko ekintza ilokutibo moduan aurkezten dituenak. Lehenengoko ekintza ilokutiboa zeharkakoa da, literalki aurrera eramaten ez dena. Bigarrengoko ekintza ilokutiboa zuzena da, era literalean aurrera eramaten dena. Adibidez:
(1) X Hizlaria: “Ekitaldira heltzekotan joan beharko genuke, beste era batera berandu helduko gara eta.”
(2) Y Hizlaria: “ Ez nago oraindik prest.”
Hemen, lehenengo ekintza ilokutiboen proposamenari Y-k egiten dion ukapena dugu, eta bigarren ekintza ilokutiboan aldiz, Y-ren baieztapena daukagu zeinetan oraindik prest ez dagoela esaten duen. Ekintza ilokutiboa bi azpiataletan banatuta dago eta Searlek ekintza komunikatibo berberetik bi esanahi desberdin lor ditzakegula azaltzen du.
Zeharkako hizkuntza-ekintzen gaineko doktrina honekin, Searle gai da azaltzeko zelan adierazi daitezkeen bi gauza aldi berean baieztapen berberarekin; batetik esan egiten dena eta bestetik, esandakoari lotuta dagoen esanahia. Hau ezinezkoa litzateke, edo behintzat ezohikoa litzateke, entzuleak ez balu izango hizlariak esan nahi duena igartzeko edo asmatzeko aukera(literalki esaten duenaren gainetik edo barnean ikusita). Searleren soluzioa entzuleak zeharkako hizkera-ekintzan esan nahi dena asmatzeko gaitasuna daukala sinistean datza, eta zenbait pauta ematen ditu hau nola gerta litekeen azaltzeko. Aurreko adibiderako prozesua honelakoa litzateke:
- X-ek proposamen bat egiten du eta Y-k ekintza ilokutibo (2) baten bitartez erantzuten du.
- X-ek onartzen du Y elkarrizketan parte hartzen ari dela, egiazki, eta berak egindako baieztapena garrantzitsua dela onartzen du.
- (2)aren esanahi literala ez da garrantzitsua elkarrizketa honetan.
- X-ek Y-k kolaboratzen duela onartzen duenez gero, (2)arentzako beste esanahiren bat egon beharko duela pentsatzen du.
- Biok elkarbanatzen duten oinarrizko informazioan oinarrituta, X-ek ulertzen du ezin dela joan Y prest egon arte. Hortaz, Y-k X-en proposamenari uko egin dio.
- X-ek badaki Y-k zer edo zer esan duela esanahi literaletik kanpo, eta, lehenengoko ekintza ilokutiboa X-aren proposamenari uko egitea izan behar izan duela onartzen du.
Searlek zeharkako mintzamenaren edozein ekintzatan antzeko prozesua erabil daitekeela defendatzen du. Bere froga argudio honentzako “behaketak” deritzonetan topa ditzakegu (180-182). Berak egindako prozesuaren adibide hau orokortzeko Searlek zeharkako mintzamenaren ekintzarako egindako Samos analisi programa, proposatzen du. Ondoko gomendioa egiten du:
- Elkarrizketa ulertu.
- Partaideen izenean kooperazioa eta gailentasuna gain hartu.
- Funtsezko infomazio fatikoa elkarrizketan ipini.
- 1-3 pausoetan oinarriturik elkarrizketari buruzko ondorioak atera.
- 1-4 pausoek ez badute esanahi kontsekuenterik sortzen, bi indar ilokutibo martxan daudela suposatu.
- Entzuleak hiztunak proposatutako ekintzak errepresentatu ditzakela kontuan hartu.
- 1-6 pausoei buruzko ondorioak atera oinarrizko ilokuzio posibleak kontuan hartuz.
- Funtsezko informazioa erabili oinarrizko ilokuzioak ezartzeko (Searle 184).
Prozesu honen bitartez, Searlek zehar estiloa errepresentatzen denean gertatzen dena modu egokian berreraikitzen duen metodoa aurkitu zuela ondorioztatu zuen. Bestalde, hurrengo sailkapena egin zuen hizkuntza-ekintza ilokutiboen inguruan:
- Asertiboak: Hauen bitartez hiztunak ziurtasun maila desberdinez baliatuz ezeztatu, baieztatu edo gauzak zuzendu egiten ditu.
- Zuzendaritzakoak: Hauen bitartez hiztunak entzulea zer edo zer egitera behartu nahi du.
- Konpromisiboak: Hiztunak konpromesu bat hartzen du, edota eginkizun edo behar bat burutu.
- Adierazkorrak: Hiztunak bere egoera animikoa azaltzen du.
- Aitorpenezkoak: Hiztunak gustatzen ez zaion egoera bat aldatu nahi du.
Lengoaiaren garapenari dagokionez
Dorek (1975) haurrek adierazteko era jatorrizko bederatzi hizkuntza-ekintzen arteko gauzatze bat zela adierazi zuen:
- Etiketatzea.
- Errepikapena.
- Erantzuketa sistema.
- Eskabideak (ekintza).
- Eskabideak (erantzuna).
- Dei-sistema.
- Agur-sistema.
- Protesta.
- Praktika.
Informatika eta hizkuntza ekintzak
Gizaki-ordenagailu elkarrekintzan, hizkuntza-ekintza eredu konputazionalak garatu egin dira, hizkuntza-ekintzaren teoria sailkapen eta berreskurapen automatikorako erabili delarik.
Terry Winogradek eta Fernando Floresek 1987an "Understanding Computers and Cognition: A New Foundation for Design" testuan Conversation for Action gaiaren inguruan garatu zuten hizkera-ekintzaren inguruko ikuskera oso eraginkorra izan zen era berean. Hauen lanaren zatirik garrantzitsuena egoera-iragapen diagramaren analisia da. Analisi honetan Winogradek eta Floresek azaltzen dute nola bi parte (gizaki-gizaki, gizaki-ordenagailu edo ordenagailu-ornagailu) elkarren artean koordinazio bat lortu nahi dutenean hizkuntza-ekintzako eskabide ilokutiboak oso garrantzitsuak diren.
Multi agenteen unibertsoak
Multi agente sistemek hizkuntza-ekintza erabiltzen dute agente baten asmoa adierazteko, honek beste agente bati mezua bidaltzen dionean. Asmoa (inform), agenteek mezuan (inform content)ean, bere oinarrizko ezagupenei gehitzen dion eskaera moduko bat da. Hau da, mezuari oposatuz (query content), eskakizun bezala azal zitekena (erabilitako semantikaren arabera) elementuaren edukia ikusteko ea dagoen agenteek jasotzen duten ezagupenen oinarrian.
Hitz egiteari dagokionez, gutxienez, bi motatako mezu-etiketapenak daude: KQML eta FIPA
Oharrak
1. Hitza “gizartearen egintza” eta teoria linguistikaren batzuk Thomas Reiden Essays on the Active Powers of the Human Mind liburuan agertzen dira ( 1788, VI. Kapitulua, Of the Nature of a Contract).
” Gizaki batek ikus, entzun, gogora, iritzia eman eta pentsa dezake; hark, eztabaida sor dezake eta xedeak eratu baita egin ere, beste gizaki inteligente baten laguntza barik, ekintza guzti horiek bakartiak direlako. Baina, informazio galdera egiten duenean, ekintza egiaztatzen duenean, morroiei aginte bat ematen dienean, zin egiten duenean eta kontratu bat sinatzen duenean, adimenaren ekintza sozial bakartiak dira. Ekintza hauek ezin zitezkeen gertatu beste gizaki inteligente bat erditik egongo ez balitz haien izakeran eragina izanez. Adimenean ematen diren izen zuzen gabeko ekintzei bakartiak deritzet eta besteei sozialak. Ekintza bi hauen artean ezberdintasun handia dago. Bakartietan, haien azalpena hitzen eta ikurren bidez ematen da nahigabe eta besteetan, ordea, ondo pentsatuta. Bakartiak, nahiz eta nahigabe agertu beharrezkoak dira gure artean eta osorik egon behar dute gainerako gizakiak jakin barik. Baina, eragiketa sozialetan adierazteko era ezin bestekoa da, bestela, ezinezkoa izango litzateke hauek existitzea ikur eta hitzen bidez ezagutzera eman ez baziren”. (Reid 1969, 437-438)
Mulliganen editatua, K. Promisings and other social acts – their constituents and structure. Mulligan-en, K., editor Speech Act and Sachverhalt: Reinach and the Foundations of Realist Phenomenology. Nijhoff, Dordrecht/Boston/Lancaster 1987.
Baita begiratu: Karl Schuhmann and Barry Smith “Elements of Speech Act Theory in the Work of Thomas Reid” in History of Philosophy Quarterly, 7 (1990), 47–66.
2. Cf. Jarrett Brock “An Introduction to Peirce’s Theory of Speech Acts” in Transactions of the Charles S. Peirce Society, 17 (1981), 319-326.
3. Searle, John R. (1975), “A Taxonomy of Illocutionary Acts”, in: Günderson, K. (ed.), Language, Mind, and Knowledge, Minneapolis, vol. 7
6. http://portal.acm.org/citation.cfm?id=45941.214328&coll=portal&dl=ACM
7. http://cat.inist.fr/?aModele=afficheN&cpsidt=16895416 https://web.archive.org/web/20110716150423/http://www.ntcresearch.org/pdf-rpts/Bref0602/S01-NS09-02.pdf