Hizkuntza Ofizialaren Legea (Quebec)
1974ko Hizkuntza Ofizialaren Legea (frantsesez: Loi sur la langue officielle), Loi 22 ere deitua, Quebeceko Nazio Batzarraren lege bat izan zen, Robert Bourassa lehen ministroak kudeatua, frantsesa Quebeceko hizkuntza ofizial bakarra egin zuena (Kanadan). Hizkuntza Ofizialaren Legearen aldeko gogoa Bill 63 atzera bota ondoren piztu zen lurralde horretan. Gerora, Frantses Hizkuntzaren Gutunak ordezkatu zuen 1977an (Bill 101 ere deitua), frantsesa publizitate eta hezkuntzarako hizkuntza bakartzat ezarri zuena, salbuespen askorekin bada ere.
Legedia Quebeceko Hizkuntza Frantses eta Hizkuntza Eskubideen Egoerari Buruzko Ikerketa Batzordearen gomendioei lotuz zirriborratu zen. Legeak frantsesa hizkuntza ofizial bihurtu zuen hainbat arlotan:
- Zerbitzuetako hizkuntza (frantsesez eskaini behar dira lehenik eta behin)
- Merkataritzako seinaleztapen hizkuntza (frantsesaren erabilera beharrezkoa da)
- Lan harremanen eta negozioen hizkuntza (estatuarekin lankidetzan nahi duten negozioek frantseste programetan sartuta behar zuten)
- Irakaskuntzako hizkuntza (ingelesezko eskola publikoa hizkuntza horren ezagutza 'nahikoa' zuten umeentzat gelditu zen bakarrik)
- Legedi eta justiziako hizkuntza (anbiguotasun kasuetan, frantsesezko testuei emango zitzaien lehentasuna)
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.