Hizkuntza Gutxituen Europako Gutuna
Hizkuntza Gutxituen Europako Gutuna (ingelesez, European Charter for Regional or Minority Languages), maiz Eurogutuna moduan laburtua [1], Europako Kontseiluak bultzatuta 1992an Estrasburgon sinatutako Ituna da, Europako erregio-hizkuntzak eta hizkuntza gutxituak babestu eta sustatu nahi dituena.
Hizkuntza Gutxituen Europako Gutuna | |||
---|---|---|---|
| |||
Mota | charter (en) tratatu | ||
Data | 1992ko azaroaren 5a | ||
Argitaratze-data | 1992ko azaroaren 5a | ||
Argumentu nagusia | hizkuntza-eskubideak | ||
Kokaleku | Estrasburgo | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Sinatzailea | |||
Depositary (en) | Secretary General of the Council of Europe (en) | ||
Lanaren edo izenaren hizkuntza | ingeles eta frantses | ||
Lan osoa eskuragarri | conventions.coe.int… |
Gutunak ofizialtasunik ez duten Europako hizkuntzak babestu nahi ditu, eta baita ofizialak izan arren egoera gutxituan daudenak ere. Kalkulatzen da Europan 40 milioi herritarrek Gutunaren babespean dauden hizkuntzak hitz egiten dituztela [2].
23 artikuluko Gutun hau "eremu urriko hizkuntzei" buruzkoa bada ere, esamolde hori eufemismo bat baino ez da, hizkuntza horiek benetan hizkuntza gutxituak direlako.
Gaur egun (2022an) Europako Kontseiluko 47 estatutik 31k Gutuna sinatu dute, baina horietatik 24k besterik ez dute berretsi. Gutuna sinatu ez dutenek (Irlanda edo Grezia, besteak beste) edo sinatu arren berretsi ez dutenek (Frantzia edo Italia, adibidez) ez dute inongo konpromisorik hartu erregio-hizkuntzak babesteko edo sustatzeko.
Gutunaren arabera, eremu urriko eta eskualdeetako hizkuntza guztiek Europako aniztasun linguistikoa osatzen dute, eta denek "Europako tradizioak eta aberastasun kulturala mantentzen eta garatzen" laguntzen dute [3].
Horretaz gain, Gutunak neurri zehatz batzuk ezartzen ditu eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzen erabilera sustatzeko bizitza publikoan. Neurri horiek honako eremu hauek hartzen dituzte: hezkuntza, justizia, administrazio-agintariak eta zerbitzu publikoak, komunikabideak, jarduera kulturalak, eta jarduera ekonomiko eta sozialak, besteak beste [4].
Gutunak gainbegiratze-mekanismo bat aurreikusten du haren funtzionamendua eta estatuek egiten duten aplikazioa ebaluatzeko. Aditu independenteek osatutako batzorde batek egiten du ebaluazio hori, eta, beharrezkoa bada, gomendioak ere ematen ditu, estatuen ez-betetzeak zuzendu ahal izateko. Aditu independenteen batzorde hori Europako Kontseiluak izendatzen du sei urterako [5]
Gutunaren Hitzaurrea oso argia da hizkuntza gutxitu baten hiztunek hizkuntza hori erabiltzeko duten eskubideaz:
"Eskualdeetako eta eremu urriko hizkuntzak bizitza publiko edo pribatuan erabiltzeko eskubidea preskribatzen ez duen eskubidea da, NBEren Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunean dagoena, eta bat datorrena Europako Kontseiluak sustatzen dituen baloreekin giza-eskubideak eta oinarrizko askatasunak babesteko" [6]
Gutuna sinatu eta berretsi duten estatuen zerrenda
Erreferentziak
- «Berria Estilo Liburua» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-01-18).
- Lenguas regionales y minoritarias de la Unión Europea Education and Training
- Carta Europea de las Lenguas Regionales o Minoritarias (CELROM) Generalitat Valenciana
- Bodlore-Penlaez, Mikael: Atlas of Stateless Nations in Europe, Ed. Y Lolfa (2010), 18-19 orr. ISBN: 978-1-84771-379-7
- European Charter for Regional or Minority Languages Council of Europe
- European Charter for Regional or Minority Languages Wikisource