Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala

Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala (Bartzelonako Deklarazioa bezala ezaguna) 66 GKEk eta 41 PEN zentrok hizkuntza eskubideak eta bereziki hizkuntza gutxituak sustatzeko sinatutako adierazpena da. Dokumentua Nazioarteko PEN zentroek eta CIEMENek sustatuta Bartzelonan 1996aren ekainaren 6tik 9ra egindako Munduko Hizkuntza Eskubideen Konferentziaren amaieran onartu zen[1]. UNESCOren Zuzendari Orokorrari aurkeztu zitzaion[2], baina ez zuen UNESCOren onarpen formala jaso[3].

Egitura eta edukiak

Deklarazioak atariko testua eta 52 artikulu ditu, 3 ataletan banatuta:

  • Atariko titulua: Kontzeptuen zehaztapena (definizioak zehazten ditu: hizkuntza komunitate, hizkuntza talde, integrazio harreman...)
  • Lehen titulua: Printzipio orokorrak (bere burua antolatzeko hizkuntza komunitateen eskubidea, bere hizkuntza-sisteman sustatzeko eskubidea, hizkuntza komunitateen arteko eskubide berdintasuna... )
  • Hirugarren titulua: Hizkuntza erregimen orokorra:
    • I Atala: Administrazio publikoa eta erakunde ofizialak
    • II Atala: Hezkuntza
    • III Atala: Onomastika
    • IV Atala: Komunikabideak eta teknologia berriak
    • V Atala: Kultura
    • VI Atala: Eremu sozioekonomikoa

Pertsona ospetsuen babesa

Deklarazioak ondorengo nazioarteko pertsona ospetsuen babesa jaso zuen: Nelson Mandela, Buthelezi Mangosuthu GatshaRonald Harwood, Homero AridjisNoam ChomskyJosé Ramos-HortaTenzin Gyatso (Dalai Lama)Dr. M. AramDesmond TutuLászló TőkésRicardo María Carles GordóAdolfo Pérez Esquivel, José CarrerasSeamus HeaneyNgũgĩ wa Thiong'oShimon PeresJudit MascóPeter Gabriel eta Joan Oró.

Erreferentziak

  1. The World Conference on Linguistic Rights,"Universal Declaration of Linguistic Rights", Barcelona Spain, June 1996.
  2. .
  3. .

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.