Hizetas II.a
Hizetas II.a (grezieraz: Ἱκέτας edo Ἱκέτης) Sirakusako tiranoa zen Agatokles eta Pirroren angintaldien artean. Agatokles hil ondoren K.a. 289an, ustezko hiltzaileak, Menonek, Arkagato (Agatoklesen biloba) hil eta armadaren zuzendaritza hartu zuen, une hartan Etna setiatzen zuela, eta Sirakusaren kontra gidatu zuen. Jarraian, sirakusiarrek Hizetas jarri zuten armada sendo baten aurrean aurrekoaren kontra joateko. Gerra zenbait denboratan luzatu zenez emaitzarik gabe, Menonek kartagotarrei laguntza eskatu zien eta garaipena lortu zuen. Hori zela eta, sirakusierrek bake lotsagarri bat sinatu behar zuten. Geroago, sirakusiarrek Campaniako mertzenarioak, mamertinoak, egotzi zituzten.
Hizetas II.a | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Antzinako Sirakusa, K.a. IV. mendea |
Heriotza | K.a. III. mendea ( urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | buruzagi militarra |
Diodororen ustez, Hizetas bederatzi urtez finkatu zen boterean. Gobernatzen zuen bitartean, Fintias, Agrigentoko tiranoarearen kontra garaipen bat lortu zuen. Hala ere, kartagotarren aurka izandako guduan porrot egin zuen Terias ibaiaren ondoan. Amaieran, Tinionek Hizetas kanporatu zuen Sirakusatik. Hau gertatu zen Pirro Siziliara heldu baino lehenago K.a. 279-278 bitartean[1]. Badaude Sirakusako urrezko txanponak Hizetas izenarekin: Haietan idatzita dagoenaren arabera (ΕΠΙ ΙΚΕΤΑ), gizon honek errege titulua hartu zuen, Agrigentoko Fintias bezala.
Erreferentziak
- Diod. Exc. Hoesch. XXI. 12, 13, XXII. 2, 6
Bibliografia
- SMITH, William, ed. (1870). Dictionary of Greek and Roman Biography and Mythology.