Hizetas I.a Lentinikoa

Hizetas Lentinikoa (antzinako grezieraz: Ἱκέτας edo Ἱκέτης) Sirakusan jaiotako agintaria zen, Dionisio II.aren eta Timoleonen garaikidea. Dionen laguna zen, honen hilketan (K.a. 353an) Arete alarguna eta Aristomako semea Hizetasek babestu zituen. Hasieran, zaindu batzituen ere, Dionen etsaiek konbentzitu zuten babestutako haiek hiltzeko. Honela, itsasontzi batean Korintora bidali zituen baina agindua eman zuen bidaian zehar hil zitzatela[1].

Sirakusako anabasez baliatuz, Lentiniko tirano izatea lortu zuen. Ondoren, Dionisio II.aren Sirakusara itzuli eta gero, gobernuaren kontrako sirakusarrek abegi ona aurkitu zuten Lentinin. Hizetasen asmoa zen Dionisio kanporatzea haren tirania jartzeko. Sirakusiarrek laguntza eskatu zioten Korintori. Hizetasek eskaera hau onartu zuen baina kartagotarrekin harremanetan jarri zen. Denboraldi honetan, Sirakusa erasotu zuen mertzenario eta jarraitzaileen indar armatu bat osatuz. Azkenean, Dionisio irabazi zuen eta hiriaz jabetu zen, Ortigia zitadelaz izan ezik non Dionisio setiaturik egon baitzen[2][3].

K.a. 344an, Timoleon Sizilian lehorreratu zen kartagotar zaingoa ekidin ondoren. Hizetas saiatu Adrano hartzen Timoleon baino lehenago, baina honek irabazi zuen. Beranduago, Dionisiok korintoar buruzagiari Ortigia errenditu zion.

Hizetas saiatu zen Timoleon erailtzen baina ez lortzean, Kartagori laguntza eskatu zion. Magon jeneralak ontzidi eta armada sendo bat Sirakusako portuan sartu zituen, lehorreratzeko Hizetasen laguntza izanik. Orduan, saiatu ziren Catania erasotzen baina irabaziak izan ziren. Bitartean, Neon Sirakusako komandante korintoarrak Akradina berreskuratu zuen kartagotar armadako soldaduek desertatu zutelako. Gauzak honela, Magon erretiratu eta Kartagora itzuli zen[4][5].

Horren ostean, Hizetasek ezin zion Timoleoni aurre egin Sirakusaz jabetu zenean. Behin boterean, Timoleon Lentinira abiatu zen Hizetas kanporatzeko asmoz, baina ezin zuen Kartagoren dela eta. Timoleonek kartagotarren gainean Krimiso ibaiaren garaipena lortu zuen K.a. 340an. Hizetas Mamerkorekin, Cataniako tiranoarekin, aliatu zen eta hauek Giskon kartagotar jeneralaren laguntza izan zuten. Hasieran, zenbait garaipen izan bazuten ere, Hizetasek Timoleonen aldetik erabateko porrota jasan zuen Damurias ibaiaren ondoan. Han preso hartu izan ondoren, haren seme Eupolerekin exekutatua izan zen. Gerora, Hizetasen alarguna eta bere alabak Sirakusara eraman eta exekutatu zituzten, Arete eta Aristomako mendekatzeko[6][7].

Erreferentziak

  1. Plutarko: Dion, 58.
  2. Plutarko: Timoleon, 1, 2, 7, 9, 11
  3. Diodoro Sikulo: XVI. 65, 67, 68.
  4. Plutarko: Timoleon. 12, 13, 16—20
  5. Diodoro Sikulo: XVI. 68—70, (historialari hau oker dago esatean Dionisiok amore eman baino lehen Magonek alde egin zuela).
  6. Plutarko: Timoleon. 21, 24, 30—33
  7. Diodoro Sikulo: XVI. 72, 73, 81, 82.

Bibliografia

  • BENGTSON, Hermann: El mundo mediterráneo en la edad antigua. Griegos y persas Historia universal siglo XXI. 1985 ISBN 84-323-0070-5
  • Artikulu honek jabari publikoaren informazioa sartzen du: SMITH, William, ed. (1854–1857). "Hicetas". Dictionary of Greek and Roman Geography. London: John Murray.

Ikus, gainera

Sirakusako tiranoak

Kanpo estekak

Dictionary of Greek and Roman Geography

AurrekariaSirakusako tiranoaOndorengoa
Dionisio II.a Sirakusakoa
K.a. 346-344
Timoleon
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.