Hitoshi Imamura
Hitoshi Imamura (japonieraz: 今村 均 Imamura Hitoshi, 1886ko ekainaren 28a – 1968ko urriaren 4a) Japoniar Armada Inperialeko jenerala izan zen Bigarren Mundu Gerran.
Hitoshi Imamura | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sendai, 1886ko ekainaren 28a |
Herrialdea | Japonia |
Heriotza | Japonia, 1968ko urriaren 4a (82 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Gradua | Jeneral |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Biografia
Karreraren hastapenak
Sendai hiritarra, Miyagi Prefekturan, Imamuraren aita epailea zen. 1907an, Japoniar Itsas Armada Inperialaren Akademian graduatu zen eta 1915ean, Armadako Guda Eskolan. 1917an, kapitain izendatu zuten eta hurrengo urtean, Ingalaterrara bidali zuten militar agregatu. 1927ko apirilean, Britainiar Indiara bidali zuten agregatu. 1930an koronel mailara goratuta, kargu asko izan zituen Japoniar Armada Inperialeko Kuartel Nagusiko Operazio Sailean 1931tik, 1932ra.
Txinako gudak
1932ko urtarrilaren 28ko gertakari zela eta, Japoniar Armada Inperialeko 57. infanteria erregimentuaren agintea eman zioten. Japoniara itzuli zenean, Narashinoko armadaren eskolaren komandantea izendatu zuten 1932tik, 1935era. 1935eko martxoan, Imamura erregimentuko komandantetik, brigada komandantera goratu zuten, JAIeko 40. infanteria brigadan; eta maior jeneral mailara igo zuten. Manchukuoko Kwangtung Armadako kuartel nagusiko nagusiordea izendatu zuten 1936ko martxoan. Japoniara itzularazi zuten Toyamako Armadako infanteria eskolako komandantea izateko 1937tik, 1938ra. 1938ko martxoan teniente jeneral mailara igo zuten eta JAIko 5. dibisioko agintea eman zioten. Dibisioa Txinan zegoen eta Bigarren Txina-Japonia Gerrako hastapenean agindu zuen, 1940ra arte. 1940tik, 1941era, militar trebakuntzako aztertzaile-nagusiordea izan zen; Japoniar Armadako kargurik garrantzitsuenetariko bat. Segidan, 23. armada-gorputzaren komandante nagusia izendatu zuten.
Bigarren Mundu Gerra
1941eko azaroan, Imamura 6. armada-gorputzaren komandantea izendatu zuten, eta Ekialdeko Herbeheretar Indien inbasioa zuzentzeko bidali zuten. Bere flota Javara gerturatzen ari zela, inbasio operazioetan, bere ontzia, Ryujo-maru torpedo batzuek suntsitu zuten Sonda Itsasarteko Guduan (ziurrenik japoniarren torpedoak izan ziren) eta itsasertzeraino igeri egin behar izan zuen.
Horren ondoren, 1942. urtearen amaieran, 8. eskualdeko armada berriaren zuzentzeko ardura hartu zuen – 7. armada-gorputza ( Salomon Uharteetako Kanpainan hartu zuen parte) eta 8. armada-gorputza (Ginea Berriko Kanpaina ) - . Imamura Britainia Berriko Rabaulen ezarri zuen bere basea. Ekialdeko Herbeheretar Indietarrekiko politika bihozbera zeukanez, askotan Hegoaldeko Armadako eta Kuartel Nagusi Inperialeko ofizial nagusiekin borroka egin behar izan zuen. Hala ere, politika horren bitartez, biztanle batzuen laguntasuna erakarri zuen eta horrek okupazioa erraztu zuen.
1943an, Imamura jeneral izendatu zuten. Rabauleko itsas-komandantearekin batera, Jinichi Kusaka almiranteordea, 1945ko irailean, Australiako indarren aurrean errenditu zituen Ginea Berriko eta Itsas Bareko Hegoaldeko uharteetako japoniarren indarrak.
Gudaren amaieran, Australiako Armadak Imamura Rabaulen atxilotu zuen, berari eta bere agindupekoei gerra krimenak leporatzen baitzitzaizkien (aliatuen gerra atxiloen hilketak barne) eta epaitegi militar baten aurrean eraman zituzten. 1946ko apirilean, Imamurak Rabaulgo Australiar komandanteari idatzi zion bere prozesua arin zezan, bere agindupeko guda kriminalen auzitaratzeak azkartzeko. 1947ko maiatzaren 1-16ra, epaitu zuten eta hamar urteko kartzela-zigorra ezarri zioten. Zigorra, Tokyoko Sugamo Kartzelan bete zuen 1954an askatu zuten arte.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hitoshi Imamura |